inprimatu
Lagrenade jaun apezari
Izenburua:
Lagrenade jaun apezari
Sinadura:
Apez lagun batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apez lagun batek

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
890.zk.
Orrialdea:
4

Lagrenade Jaun apezari

 

Apez lagun batek

 

 1

 

 Biotx adixkidea, egungo suyeta

 Bertsutan emaitera ni ezin ausarta,

 Zu hemen aipatzea zinez neke baita;

 Kantu hauek egiten ainitz zaizkit gosta.

 

 2

 

 Eskual-Herri guzian jakin da berria,

 Aurten uzten duzula Ayerra herria,

 Berri hori guretzat da lotsagarria,

 Baitzare zu apez bat hain maitagarria.

 

 3

 

 Bikari egon zinen zu hameka urte,

 Kargu hori zinuen segur ongi bete.

 Baigorriko aldean jendeek diote,

 Denek egin geiago zintuztela maite.

 

 4

 

 Baigorriko herrian lan ainitz eginik,

 Errtor sartu zinen Urkodoin lehenik.

 Herri hortan badakit, ainitzek erranik,

 Ez da sekulan izan holako artzainik.

 

 5

 

 Lotu zinen hor laster gogotik lanari,

 Herria altxatu zen, zu hartuz gidari.

 Apezpikuak zuen jakin zure berri:

 Hortikan Ayerrerat zintuen igorri.

 

 6

 

 Chalbadorrek bezala banaki bertsutan,

 Mila eman netzazke zutaz lorietan,

 Goraki erraiteko bazter guzietan

 Zer lanak zuk ditutzun egin herri hortan.

 

 7

 

 Artaldea chuchenki hor duzu gidatu,

 Haurrak eta gazteak artoski moldatu.

 Hogoi urtez hortxetan baitzira higatu,

 Hargatik behar zira oraitik pausatu.

 

 8

 

 Osabak iloba du orai lagunduko.

 Agian harekilan zira gozatuko!

 Etzaitugu sekulan hemen ahantziko.

 Gero ere guk elgar dugu ikusiko.


inprimatu