Desinkusak
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Parisetik ukan dut nik egun berria,
Ez dela bethi eder bertzez trufatzia;
Ez eztatu beharrez ene ausartzia,
Neskatchek omen dautet altehatu hauzia.
2
Kantatuz neskatcheri eginik afruntu,
Nihaurre laster nintzen lan hortaz ohartu;
Horlakotz deneri dut galdegin a barkatu n ;
Barkatu ere dautet, bizpahiruk salbu...
3
Pilula andi eta ertchia zintzurra,
Neker pasturen zela banuen beldurra!
Etchemendikin inik neskatchek biltzarra,
Parisetik ukan dut gaitzeko uztarra...
4
Gazterik laketua mendi hegaletan,
Bakan ibilia naiz ni hiri hoietan:
Baionan izatu naiz naski hiruetan;
Hortakotz ez naiz trebe moda berrietan!
5
Gan den uda betian hanche subertiak!
Hirian izan ginen Matin ela biak:
Herritarrak ikusi erdi-biluziak,
Ezaukuten behatu, debru itsusiak!
6
Harrituak heieri behaka egonak,
Zombat hertchiak ziren heien zaia soinak;
Nekez egiten zuzten beren urhats jinak
Arto zirien pare zapata-takoinak!
7
Neskatcha hoik bezala zombeit gizoh gazte
Ahantziak zirela, oi ez izan uste:
Egungo lanik aski hemen eman naute:
Suiet hoi utziren dut bertzaldi bat arte!
8
Laguntzaren eskasez gaicho burrasoak
Ainitz tristeki dira, lanez lehertuak;
Lehen hoin eder ziren ogi ta artoak,
Orai ainitzak dira pentze paratuak...
9
Mundurat ethoririk dembora haundia;
Hale kantuz artzeko eldu gutizia.
Hemen guzieri dut erranen egia:
Ez naiz donado, bainan zahartzen hasia!
10
Denak ez ditezkela ez kanpagnan bizi,
Bakotchak egiten du ahal bezen ongi:
Hiri hoitan direner bihotzez goraintzi,
Zuek ahantzi gabe, GANICH eta GIGI.
11
Chahar batek erranik, gaur dut ikasia:
Gazteak on duela ainitz kurritzia;
Lehen berak eginik esperienizia,
Nun nahi bizi dela oneski jendia...
12
Eskualdunen bandera gora da munduan;
Ezin daite hastia, maitatu ondoan
Guziek har dezagun chede hau gogoan:
Fidel jarraikitzeko orai ta geroan.
13
Eskualdunen etchea eder omen baita,
Gazteria're biltzen sekulako meta:
Mendian'e jendia kuriosa baita,
Ikusterat joan nainte, ukanez gonbita...
14
Omore onez baita kantuz ari dena,
Guzieri barkatu egin badut pena:
Bakotcha gure gisan goazen aintzina,
Hiri ala kanpagnan, biba Eskualduna!