Bozen ondotik
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Igandean ginuen bozeko eguna
Hautatu behar baitzen kontseilari jauna
Bakotchak bere gisan inik etsamina
Hoitan hautatu dugu ustez oberena.
2
Nola ez landa hemen oi jaun Labeguerie
Eskual biltzarrean da president gidari
Mediku Deputatu orai Kontseilari
Zer baliokua den hortarik ageri.
3
Cambo herrian baita hori medikua
Ezpeletako zuen kantonamendua
Inguru hoitan daite ainitz maitatua
Aise irabazi du horrela gudua.
4
Behar ordu guziez zerbitzari leihal
Gauaz ala egunaz ibiltzen da higual
Bethi omore ona, irria du zabal
Hortako zen hoi aise presentatzen ahal.
5
Bertze bi gizon haundi tut aipatu behar
Hiruak hein berean hor detzadan ezar
Baigorrin usaiako Etcheverry-Ainchart
Donapaulen betiko nai dute Errecart.
6
Gizon haundiak bethi baitira izatu
Hoien arraza ez da orainon tikitu
Ohidurak baitira behar begiratu
Eskualdunak holako gizonak behar tu.
7
Bertze zombeit badira oraino bidian
Berritz presentatzeko helduen igandian
Horren beha baitaude guziak lorian
Desiratzen diotet chantza on agian.
8
Eskualdun egon diten jende Eskualdunak
Bethi hauta detzagun Eskualdun gizonak
Zombeit balin-baditu baztertzen.adinak
Uruski eldu dira gaztetan ordainak.