Biltzarre ederra
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Biltzarra bat ederra Baiona hirian
Muntatua izan da igan egunian
Euskal-Herriko zahar guziak batian
Lauga famatua den sala ederrian.
2
Goizeko biltzarra da egin bi lekutan
Laugako salan eta ZUP-eko elizan
Garbiki esplikatzen luzaz zaiku aizan
Zerendako sinetsi Jesu-Kristo baitan.
3
Laudatu nahi nuke nik hemen oraino
Predikari ederra jaun apez Camino
Apez horren elea garbi eta sano
Denak ereman gaitu aintxu zeruraino.
4
Laudatu nai dut ere apez Harguindegui.
Besta horren muntatzen hoi zen buruzagi
Haret hunat bazuen segur norat mugi
Airoski ereman tu denak ainitz ongi.
5
Otruntzako tenora denean etorri
Pilota plaza hortan ein dugu bazkari
Ezin hobea baitzen jan eta edari
Ainitz garbi diegu utzi mahin hori.
6
Bazkaritik lekura jendea metaka
Barne hortara sartu denak zoin lehenka
Jar-lekuak badira segura milaka
Denak hor jarri gare aizanik hautaka.
7
Meza emailea zen apezpiku jauna
Espresuki guretzat Akizetik jina
Predikua egin du guri zohakuna
Bihotz altxagarri da jaun horren errana.
8
Berrogoita hamarrez goiti bazen apez
Aldarea edertzen hoiek zuten zinez
Kartsuki otoitzean jarriak ahuspez
Guretako grazien Jainkoari galdez.
9
Eguna iragan da denentzat ederki
Otoitzean ta kantuz aizanik airoski
Gore ere holaxe ez litake gaizki
Nor jiten ahalko den Jainkoak badaki.
10
Bere etxeko lanak bertzendako utziz
Euskal-Herri guzitik jin de jende ainitz
Jainkoaren nahia gero hola balitz
Ainitz plazer ginuke etortzia berritz.