inprimatu
Baigorriko erretor berriari
Izenburua:
Baigorriko erretor berriari
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
782.zk.
Orrialdea:
3

Baigorriko erretor berriari

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Hauche entzun izan dut erraiten leheno,

 Jendea kontent deta kantuz ari deno,

 Bern on bat ikasi nik baitut oraino,

 Baigorrin doien dela jaun apez Camino.

 

 2

 

 Gradu haunditan dute gazterik emana,

 Dioses guzian da doienik gaztena.

 Bertute haundikoa, ainitz jakintsuna,

 Gogo eta bihotzez arrunt Eskualduna.

 

 3

 

 Baigorri hortan bada zelai eta patar,

 Haundizki sokorritzen omen dute elgar;

 Gisa hortakoa zen hor artzaina behar,

 Talendu handikoa, gazte eta azkar.

 

 4

 

 Asia den sail hori hor dadien segi,

 Gradu hoi zuretako eder eta ongi.

 Fagore bat galdatu hemen dautzut nahi,

 Hor ere orroitzeko gutaz zonbait aldi.

 

 5

 

 Baionatik igorriz denen goraintzia,

 Desiratzen dautzugu urus izaitia.

 Bakotchak iraganez trazatu bidia,

 Betikotz, zeruetan elgar kausitzia.


inprimatu