inprimatu
Auzo-herritarrari ohore
Izenburua:
Auzo-herritarrari ohore
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
549.zk.
Orrialdea:
4

Auzo-herritarrari ohore

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Usaia chaharreri bethi gaiten jarrai:

 Agur eta ohore Roger Etchegaray!

 Apez charmanta eta arpegia arrai,

 Zuretako kantatu nahi nuke orai.

 

 2

 

 Zerbitzari arturik eskualdun kazeta,

 Horren bidez derautzut egin nahi kanta:

 Senpere ta Zuraide: urbi! Ezpeleta,

 Gu bien sorlekua hauzo-herri baita.

 

 3

 

 Gazte-gaztea eta egina kalonje,

 Bikario jeneral handik aski fite:

 Ezaguturik dela segura kapaule,

 Gaitzeko karguaren buru jartzen dute...

 

 4

 

 Horren gradu haundia oi dezadan aipa,

 Kardinalen bulego dago epizkopa:

 Buru ezartzen dute dadien okupa,

 Gradu haundiagorat etziteken hupa!

 

 5

 

 Eliza antzindariek biltzar dute ina

 Hautatzeko lan horri johan zen gizona;

 Ezin haundiago da gure zoriona,

 Hautatu dutelakotz apez eskualdun.

 

 6

 

 Lan hortako baitzare izan hautatua,

 Frogatua zuketen zure kalapua;

 Konpreni-errecha da gure urguilua ;

 Eskualdun bat delakotz hortarat heldua.

 

 7

 

 Guziak zutan gaiten orai bozkaria;

 Ohoratzen baituzu Eskualdun herria;

 Lan haundi horren buru zare ezarria;

 Jainkoak eman dautzu merezi saria.

 

 8

 

 Nahiz gutarik zaren orai urrunduko,

 Zure oroitzapena zauku geldituko;

 Fagore bat badugu zuri galdatzeko:

 Jaunaren otoitzetan gutaz oroitzeko.


inprimatu