inprimatu
Arbasoen seme...
Izenburua:
Arbasoen seme...
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1730.zk.
Orrialdea:
6

Arbasoen seme...

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Eskual-Herriak ditu zazpi probintzia

 Aspaldian bi parte dute ezarria

 Berritz bat egitia da gure nahia

 Eskualdunak gare

 Izan nahi ere

 Eskualdunak gare

 Orai ta gero-re.

 

 2

 

 Bizkaia, Gipuzkoa, Alaba, Nafarra

 Xubero, Baxenabarre ta ni Lapurtarra

 Elgarri junta gaiten kantatuz eskuara

 Eskualdunak...

 

 3

 

 Eskualdunak eskualdun Eskual-Herrian

 Arbasoek hautatu leku xarmantian

 Toki ederragorik ez da mundu guzian

 Eskualdunak...

 

 4

 

 Beti danik hauxe dut ardura entzuna

 Denetan maitatua dela eskualduna

 Gora atxik dezagun gure nortasuna

 Eskualdunak...

 

 5

 

 Arbasoek zernahi ohidura mota

 Ondorioz utziak dantza eta kanta

 Gurea dugu ere plazetan pilota

 Eskualdunak...

 

 6

 

 Gora atxik ditzagun zaharren usaiak

 Errespeta batzuek bertzien ideiak

 Orroit denak garela elgarren anaiak

 Eskualdunak...

 

 7

 

 Gure artera dira etortzen arrotzak

 Erosi nahi tuzte lur eta egoitzak

 Ez gaitzala engana hoikien eskaintzak

 Eskualdunak...

 

 8

 

 Betitik jakintsunak eskuin eta ezker

 Argitasun emaile batzur eta bertzer

 Bihotzez diotegu erraiten milesker

 Eskualdunak gare...


inprimatu