inprimatu
Agur bat Xalbadorri
Izenburua:
Agur bat Xalbadorri
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
845.zk.
Orrialdea:
3

Agur bat Xalbadorri

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Chalbodor pertsularia,

 Pertsulari kantaria,

 Da gizon xoragarria.

 Eskual-herriko inguru hautan da denen buruzagia

 Hain du talendu haundia,

 Egoiten baita jendia,

 Horri beha ahantzia!

 

 2

 

 Gazterik zela ohartu,

 Oi bazuela talendu

 Kantatzeko zombeit pertsu.

 Frantzia eta bai Espagnia ardura ditu kurritu,

 Ameriketan izatu,

 Denak denetan xoratu,

 Prima frango garraiatu.

 

 3

 

 Besta eder bat iteko,

 Jenden alegeratzeko,

 Hor da denen zerbitzuko.

 Mainean ere ainitz garbia ongi jan ta edateko.

 Eskual herriarendako,

 Eskualdun egoiteko,

 Behar ginuke holako!

 

 4

 

 Gizon plaxenta da zinez,

 Ainitz maitatua denen,

 Betea baita dohainez.

 Hoi den lekuan bethi mukuru emazte eta gizonez!

 Denen moldatzen jakinez,

 Plegnitzen do dolu minez,

 Ta trufatzen fanfarrunez.

 

 5

 

 Bachenabarren sortua,

 Eskualdun haunditua,

 Betikotz hor kokatua.

 Nahiz aspaldi mundu zabala horrek duen kurritua

 Ez baitu galdu burua,

 Nahiau du bere xokua,

 Tiki danik maitatua.

 

 6

 

 Gain gainetik Eskualduna,

 Laborari eta artzaina,

 Aita familiako ona.

 Ihizin ere maite omen du heldu denean sasoina:

 Basurde ala uzkina,

 Urtxo herbi ta lapina,

 Denak damazka aintzina!

 

 7

 

 Bethi gazte eta gotor,

 Pertsutan hemen eta hor,

 Bakarrik, ez bada nehor!

 Ontasun eder batean badu larre, landa eta alor;

 Behi, ardi eta behor,

 Hoientzat mendian leihor.

 Urus bizi da Chalbador!


inprimatu