inprimatu
Asto guztiak ez dira igualak antza andia izanagatikan; Bedayo'ko gertaerak
Izenburua:
Asto guztiak ez dira igualak antza andia izanagatikan; Bedayo'ko gertaerak
Sinadura:
Zubillaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zubillaga

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asto guztiak ez dira igualak antza andia izanagatikan; Bedayo'ko gertaerak

 

Zubillaga

 

 1

 

 Bertso berriak jartzera noa,

 ala moduak emanik:

 ez degulako iņon ikusi

 orrela gertatu danik;

 ez det aditu kulparik gabe

 ola tratatzen gizonik;

 ixtillu txarrak Napar aldian

 oraiņ ikusi ditut nik.

 

 2

 

 Santa Marie Kristoren Ama

 jayo zitzaigun eguna,

 degu Bedayo'n beraren onran

 pesta egiten deguna;

 eta orduan konbidatzeko

 onera etortzen zaiguna,

 Naparroara joan ardotara,

 izan det ixtillu ona.

 

 3

 

 Funziorako ardoa naita,

 joan naiz astoa artuta,

 Guli'ko bentan iru kantaro

 artu ditut pagatuta;

 etxe aldera abiatu naiz

 asto ori kargatuta,

 Birjiņa Amaren pestetarako,

 natorren konsolatuta.

 

 4

 

 Txurrut batere edan genduen

 animatzeko biatza,

 txoria baņo alegreago

 Lekunberritik onontza;

 onratutzeko intenzioan

 Birjiņa Amaren jayotza,

 arri ta korri geren lekura,

 Ąai! guk an gekarren poza.

 

 5

 

 Pagolletako gaņian neri

 topoa eman didea

 galtzadunek lau aurrian eta

 eziņ libratu bidia;

 pestara ardoa eramateko

 auxen da buruzpidia,

 andik etxera naizenerako,

 lanak eman daizkidia.

 

 6

 

 Nere asto zar triste gaxoa,

 ez material biguiņe,

 zazpi urtian serbitu nau ta

 lau ume neri egiņe;

 arena dala gogor asi zait,

 Gorritiko Danboliņe,

 itzez ta obraz deretxo gabe

 egiņ digu alegiņe.

 

 7

 

 Lendabiziko itzez giņaden

 asto orren diskurdian,

 aserretuta gero burruka

 kamioaren erdian;

 nere gauzakin eziņ agindu

 nuan oraingo aldian,

 eta Azpirotze eraman naute,

 txit desprezio aundian.

 

 8

 

 Nik Azpiroz'ko erri noblian

 onore ona det jaso,

 alkate jaunak gauzak kenduta,

 an sartu ninduan preso;

 nere egiak sinistu nai ez,

 orien gezurrak oso,

 bertan ill bear ote ninduen

 sobra nengoan kezkoso.

 

 9

 

 Erri orretan pasatu ditut

 amaika pena ta lotsa,

 Kartzela onran oso alegre

 ez det iduki biotza;

 -or dagon ori lapurra omen da

 zan konbersazio otsa,

 aldamenetik konbite gutxi

 ta begiratu zorrotza.

 

 10

 

 Guardiyarekin eraman naute

 andikan Lekunberrira,

 asto zarraren sentenzi ori

 orra beti urrutira;

 Anas'engatik Kaifas'engana

 bezela jira ta bira,

 desonrak eta desprezioak

 ematen ibilli dira.

 

 11

 

 Mandatari bat etxerako nai

 eziņ billatue penak,

 etorri bitez nere astoa

 ezagutzen dezutenak;

 lana egingo zutenak

 guziak zeuden jornalagatik,

 konbeni dana eziņ egindu

 besteren mende dagonak.

 

 12

 

 Modu onetan gabiltzela gu

 gizonak bildu zaizkigu,

 asto zar ori neria dala,

 bear dan ainbat testigu;

 seuratu da iņork kontrarik

 oraiņ egiten ez digu,

 Danboliņ orren soņuak dantzac

 onak eragin daizkigu.

 

 13

 

 Juan Antonio Zubillaga naiz,

 klaratu ditut egiak,

 izandu ditut injuri asko,

 injustizi geyegiak;

 nere astoa baņo aundigo

 orien astakeriak,

 ezagüera ona zeukan

 Danboliņ orren begiak.

 


inprimatu