inprimatu
Aita-semeak
Izenburua:
Aita-semeak
Sinadura:
Zubi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zubi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
3

Aita-Semeak

 

Zubi

 

 1

 

 Aita zertako zare, betitik asarre?

 Amari ari zira, ez nuzula maite.

 Nik egin gauzak oro, gaizki omen dire

 Ez baitzait eni goxo, olako bizitze.

 

 2

 

 Nik ere badiat ba, soporta aala,

 Ire bortitzaz diat betea biotza.

 Etxean ene itza ez duk maiz entzuna,

 Konfidantxako diat bakarrik alaba.

 

 3

 

 Ene arrebak ez du, mexi espanturik,

 Aalgegarri baita, biluak tintaturik.

 Galtza luxetan ez du, eskualdun molderik.

 Ama berritz nigarrez, beti zure gatik.

 

 4

 

 Mutikoa, aski duk, itaz asea nuk,

 Kanpañako moldeak, berri nai dituk,

 Astelen egunetan, goiz jeiki bearko duk,

 Etxe untako nausi, oraino ni bainuk.

 

 5

 

 Bizi au segitzeko, ez naiz ni kapaule

 Ait'amak utzi eta, zer eginen nuke?

 Garbiki mintzatzea, ez litake kalte,

 Elgarreri barkatu, bai bear ginuke.

 

 6

 

 Elgarreri arrika, zer arizan gare?

 Nik ere pekatu diat, deusik erran gabe

 Bear dugu mintzatu, elgar aitu arte,

 Bakea familian, or ikusten nuke.

 

 7

 

 Aita Seme maiteak, labur da bizia

 Asarre debaldea, debruaren lana.

 Begia gazo eta, aoan irria,

 Organ da batasuna, lagun gure Jauna.


inprimatu