inprimatu
Otozaina eta eztoparisa
Izenburua:
Otozaina eta eztoparisa
Sinadura:
Zorrondo, Joanes
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zorrondo, Joanes

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1104.zk.
Orrialdea:
4

Otozaina eta eztoparisa

 

Zorrondo, Joanes

 

 1

 

 Errege-bidez bakarrik

 Otoan nindoalarik,

 Neska batek keinu ein zautan

 eskuz bide-hegitik,

 gelditzeko haren gatik.

 

 2

 

 Nik egin haren gogora.

 Jauzi zitzaitan ondora:

 Ekar nezan otoi enekin

 Baionako hirira.

 Nik baietz ba, eta tira.

 

 3

 

 Neska ez zen itsusia,

 Nahiz beltzaran-kosia.

 Elheka ontsa ikasia,

 Hor berean hasia,

 Herabez guti josia!

 

 4

 

 Zionaz, etxe oneko,

 Izanik ere mendiko;

 Lurrez eta aberez tole,

 Bankoan sosa franko.

 Otoa heldu etziko...

 

 5

 

 Aipatu-eta fortuna,

 Egin zautan aitormena:

 Zin-zinez aurkitzen zautala

 Kara bat arras ona,

 Mundu guziko maitena!

 

 6

 

 Holako kanplimendurik

 Ordu arte ez bildurik,

 Brau otoa gelditu nuen,

 burua xoraturik

 Ez zen eskastu musurik.

 

 7

 

 Hitz eman ginuen gero

 Elgarrekin ezkontzeko

 Joanen nintzela aita gana

 alaba galdatzeko,

 Gauzak legez egiteko!

 

 8

 

 Neskak aldiz: «Zerk zabiltza ?

 Aski duzu ene hitza.

 Aitak ez du deus ikusteko :

 biak libro gabiltza;

 Bego gure gain ezkontza!»

 

 9

 

 Halere, eguntto batez,

 Joan nintzen jakin beharrez

 Maite horren etxe-ondoa

 erran bezenbat zenetz

 Diruz eta ontasunez.

 

 10

 

 Nunbait behi bat bakarra,

 Kukua bezain meharra.

 Han, zokoan, asto pullo bat,

 oker eta zaharra!...

 Moltsarentzat marka txarra-!

 

 11

 

 Hantxe, dilindan leihotik,

 Xuriketak hedaturik!

 Galtza batzu oro pedatxu,

 zai bat xilokaturik...

 Ez eni aipa bankorik!

 

 12

 

 Maite pare bat zoin eder,

 Bier fida daiteken ber!

 Bainan baten gezur handia

 dadila kolpez ager,

 Bihotzak eiten du leher!


inprimatu