inprimatu
Nere burua ezagutu beharrez
Izenburua:
Nere burua ezagutu beharrez
Sinadura:
Zorrondo, Albert
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zorrondo, Albert

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
Alea:
730.zk.
Orrialdea:
4

Nere burua ezagutu beharrez

 

Zorrondo, Albert

 

 1

 

 Mirailari so eginik,

 ez dut ezagutu ene aurpegia:

 Aratseko itzal hitsak

 zimur ilhun batek zaukan iraungia.

 

 2

 

 Aizepean kantaturik,

 ez dut ezagutu nihauren mintzoa

 Ene boza bertze bat zen,

 galdurikan bere pereku gozoa.

 

 3

 

 Hil-ondoaz dudaturik,

 ez dut ezagutu nihauren arima

 Hau ez zena zeru-alde

 bizirik igaiten, iduri sulama?

 

 4

 

 Nigarrez kolpez hasirik,

 ez dut ezagutu nihauren bihotza

 Ez nuen uste naukala

 hain feiros, hain eri eta hain beratza!

 

 5

 

 Bainan ene kopet leuna

 ikusi orduko ibai-ur garbian,

 Argitzen ezagutu dut

 ene esperantza handia, abian!


inprimatu