Egaka ta igeska
Zorrilla, Jose
Deba'k bertara sartzean
ludi bazter bat diruri
aundiki ikurratza duan
antxin-antxiņako idazti.
Zupasti bat du, zubia,
portutxo bat eta ibaia,
ta bere gizon zolien
ospe aintza ta zoramen
dauka, pelota-tokia.
Ibiltokiak aurrean
ítxasoa beroausle
arrantza txalopak zigan
ta baņu-zaleak ere.
Aundikiak biltzen dira
an, udaldia igarotzen
dakitelako dirala
aserre gabe lasaitzen.
Ikastol ondo ornituak,
prantzez erara bizi da,
bere gauzetan ardura,
ta ondo bat-jo kontuak.
An, aberatsak ez du
beeratzen danik uste
udan kanpotarrak artu
ta eratzen bada ere,
ba naikoa asti ta diru
abek an ondatzen dute
abek an ondatzen dute
Eta ni bai, igeska noa,
ezin oarpenik egin,
itxas arroak narama
odoldia bezin arin,
baņa az naiz ni, nuana,
kondesiak nakar onuntz,
ta ez det eman bear uts
nun zer ikus-banezake,
ta egan arte dedana
egan edestu nai nuke.
Bere eleiza, oroigallu
eta igeki bakana da,
bizanziotar gotiku,
ondope zabala eta
euspen sendoa ditu.
Atarte itzala, trinkoa,
ate-aurre gelgarria,
noiz egiņa dan aiztua
eta aiztua egillia.
Bere ate-uztarria
arlandu zoragarria.
irudi-lan erdokia
daukan utsarte ta antz-bizia
aunditik txikira josia.
Iru salletan barrua
burni-eziz itxitako
txaunoak aldamenetan
zintzoak ordaindutake
argi-mutillak oietan
korua goi-ariņean
eskudela biribilkiz,
zebiltzan, egin zanean
zearka ta gogo gutxiz.
Goi-gaņa zerura igeska
pillare ausartu gaņetan
erti ederra gaņezka
aldare ertitsuetan
ba ertilari zan beste
zan egillea Jaun-zale.
Eun margoztua illunean,
kalostrara irtetean
zer patixua ikus-dedan!
iņun aren antzekorik
katedral ez kartujarik
Lauki ustai-zorrotza
ez da izango gauz erraza.
Bere txulaketak dira
guztiz itxura berriko
ez da ikusten Deba'n baņo
alako arku ta arranbel
emen nintzake ni gel-gel,
egun bat baņo geiago,
ta ez ba'nintz ain laisterka
atsegiņez ikusteko
eliza, patixua ta
barruko burni-saretza.
ba lan geigarriak dira,
baņa kanpoan ere ala
Ikusgarriak geiago
guazen... nola leike izani!
ur onetsia, ta joan.
|