inprimatu
Presoner ohi baten kantoriak
Izenburua:
Presoner ohi baten kantoriak
Sinadura:
Ziberotarra, A.O.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziberotarra, A.O

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
53.zk.
Orrialdea:
3

Presoner ohi baten kantoriak

 

Ziberotarra, A. O.

 

 I

 

 Aspaldi du, aspaldi, - hasia ahazten-

 Zounbait berset berriren hasten niz khantatzen:

 Gazte-denboran nintzan hola inganatzen

 Ene gogoko berri dener deklaratzen.

 

 II

 

 Frantziko gobernian chede hartu dute

 Gerlaren egitia Alemanen kountre:

 Soldadoak saldokaz buruz joun girade,

 Etsaiaren saretan denak sarthu arte.

 

 III

 

 Lurrin bizi, zan, niz denbora handian,

 Bihotza triste eta nigarra begian:

 Preso emanik nintzan etsaien erdian:

 Libratzeko orena, jin da azkenian.

 

 IV

 

 Ainguriek zelutik, gizounek lurretik,

 Nouzabit egin deikie argi eder hori:

 Zeluko Jinko Jauna, guk eskerrak zouri,

 Orai joun begirade buruz herriari.

 

 V

 

 Bost urtheren burian holako plazerik

 Ez daiteke mundian ezizan besterik:

 Etchian ait dira chaharturik:

 Oi zer alegrantzia semia utzulirik.

 

 VI

 

 Presoner hoien haurrak handitzen hasiak,

 Beren amari galdez: «Gizon hori nor da?»

 - Aigu, ene semia, bai eta alaba;

 Ezagut nezazie, ni niz zien aita!

 

 VII

 

 Presoner gizon geiak emazte-geiari

 Bi lerrotar igorten ahal zialarik,

 Egon zadien bethi othoi fidel hari;

 Bera jinen zerola bihotza fidelik.

 

 VIII

 

 Mendiak berak dira lotiak lurrari:

 Jentiak nik ez dakit, mendiak urduri,

 Bethi egon direntez fidel herriari

 Eta han urrun zagon bihotz gaichouari!

 

 IX

 

 Bena utzirik penak, giten alegera!

 Egun eder hauietan eman etsenplia:

 Edan dezagun, kanta, eta gaztek dantza...

 Orai ountsa liberti, geroa besten da!

 


inprimatu