inprimatu
Hiriart-Urruty jaun apez zenari
Izenburua:
Hiriart-Urruty jaun apez zenari
Sinadura:
Zeru gorenean
Urkizaren iruzkina:
D
Egilea(k):
Zeru gorenean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2059.zk.
Orrialdea:
10

Hiriart-Urruty jaun apez zenari

 

Zeru gorenean

 

 1

 

 Penetan Euskaldunak, penetan Eliza,

 Ezin jasana dugu ukan berri hitsa

 Bihotza urratua, sofrituz gabiltza,

 Aita bat galdu duten haur batzuen gisa.

 

 2

 

 Maiatz hunen bortza zen, tronpatzen ez baniz,

 Konfirmatu dituzu mutil nexka ainitz

 Haur eta burrasoer zuk erran zonbeit hitz

 Behingotz bihotzetan daudela segur niz.

 

 3

 

 Izpiritua xorrotx, sano arpegia,

 Ezin onetsia da holako egia

 Mundutik itzalia hain apez argia

 Zurekilan batean Euskara garbia.

 

 4

 

 Zonbat samina zaukun ez daiteke pentsa

 Zure hegaldatzeak uzten daukun hutsa

 Dolu haunditan sartu baita diosesa

 Eta Euskara jarri erdi umexurtxa.

 

 5

 

 Indartsu bainan ixil, hori baditake.

 Harramantza sobera ez zinuen maite

 Hortako baitzinuen, denek badakite,

 Sobera adimendu eta jakitate.

 

 6

 

 Euskaldun seme zintzo, sortzez Hazpandarra

 Herriko ohiduren zaintzale suharra

 Bihotzetan pizteko amodio karra

 Bada zu bezelako zonbeiten beharra.

 

 7

 

 Jaun Hiriart-Urruty, kalonje kartsua

 Jainkoaren ondoan zauden dohatsua

 Euskaldunek zutarik ukan intsentsua

 Kausitu dugu zela beti indartsua.

 

 8

 

 Bikario jeneral, horrenbertze urtez,

 Hola griņatu zira gu denen armiez

 Esker beroak, Jauna, zuk egin laguntzez

 Laguner goraintziak ta adiorik ez!


inprimatu