inprimatu
Ogeigarren gizaldiko otoitz bat
Izenburua:
Ogeigarren gizaldiko otoitz bat
Sinadura:
Zarate, Mikel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarate, Mikel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
15

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ogeigarren gizaldiko otoitz bat

 

Zarate, M.

 

 Jolastokitik nator, Jauna,

 gizatalde nabar onen erdian.

 Aberats ta txiro, jakitun ta beargin,

 danetarikoak,

 artalde urduri bat dirudigula,

 moltzoan, bultzaka, nastean gatoz.

 An asarre, ori pozik;

 bata burrukan, iztandaka bestea;

 gizaldi onetako asmu, ames, ta artegatasunak

 gogotan arturik geienok,

 moltzoan, bultzaka, nastean gatoz.

 Deporte ta lizunkeriz aberetuta,

 zirriparra naiez aupadaka gazteak;

 artu-emon edo aurrerapide edo politikea dala ta eztala,

 eztabaidaka, beroturik, zarrak;

 Zugaz aiztuta legez, Jauna, guztiok,

 moltzoan, bultzaka, nastean gatoz.

 

 Gizaldi onetako gizon "gizataldetuak" gozuz, Jauna

 guda ta atsekabe artean aziak,

 jakintza ta aurrerapide artean eziak;

 nortasun bako gizon kokorrotuak!

 Zureganatu egin bearrean,

 bereganatu egin gaitu Aurrerapideak,

 eta barruko zorion irrits minkorrak eraginda,

 naigabetsu ta arbin,

 lurra zerutu gurarik diardugu.

 Baiņa... emen laprast or jauzi,

 etsimenduta gabiz,

 gure alegiņak alperrekoak dirala ikusirik...

 Izan bere, Jauna, Zu barik

 nora joango gara?

 

 Gure Aita, zeruetan zagozana:

 Donetsi bedi Zure izena.

 Betorkigu Zure erreiņua.

 Egin bedi Zure naia

 zeruan lez lurrean bere.

 Emoiguzu gaur... fede bizi bat,

 itxaropide sendoa,

 maitasun gartsua.

 Gure Jaungoiko golea,

 gure zorion egarria

 Zuk bakarrik, Jauna, asetu zeinke-ta,

 gizaldi onetako seme gizataldetuokaz,

 errukitu zaitez.

 "Zuretzat egin gozuz

 ta eziņegonez daukagu biotza

 Zuregan atsedendu arte".

 


inprimatu