inprimatu
Ai! Au barrengo illuntasuna!
Izenburua:
Ai! Au barrengo illuntasuna!
Sinadura:
Zapirain, Juan Kruz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain, Juan Krutz

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
193

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Ai! ¡Au barrengo illuntasuna!

 

Zapirain, Juan Kruz

 

 1

 

 Nere biotzak eztu billatzen

 konsuelozko plazarik,

 argatik dabill bere denbora

 munduban ezin pasarik;

 andre ta alaba ill,

 beti begira nabill,

 begiyak gora jasorik,

 eztakit zertan paltatu detan

 eznaute egiten kasorik.

 

 2

 

 Au petxuaren mobimentua.

 au biotzaren kolpia,

 dudarik gabe izan biar du

 bere lekutik saltia;

 egunezko tristezak,

 gabian loik ezak,

 egiten dian kaltia,

 eztakiyenak ezdaki zer dan

 etxian baten paltia.

 

 3

 

 ¡Ai! ¡au barrengo illuntasuna!,

 ezdiyot topa iñori,

 medikurikan ez det billatzen

 sondatutzeko miñ ori;

 enau asmatzen iñork,

 oraiñ eskatzon diyot

 Jaungoikuaren Amari

 dakiyelako nola lagundu

 alargun daguanari

 

 4

 

 Nere biotzak sufritutzen du

 makiñatxo bat nai gabe,

 baño persona illtzen zalla da

 penakin beste miñ gabe!

 nik pasa diyot jaunak,

 gabak eta egunak

 eze askorik jan gabe,

 argatik enaiz konsolatuko 

 mundu ontatik juan gabe.

 

 5

 

 Nere biotza saltoka dabill

 atera naidu kanpora,

 ezta munduban kontentatuko

 iyo bitarte an gora;

 orduko enbiruak,

 zeruko aingeruak

 bilduko zaizkit ondora

 gaur edo biyar ez dakit baño

 etorriko da denbora.

 


inprimatu