Oroimenez
Zapirain, Anastasio
Ortz illun ekaitz gogor baten irudi
Bean oyaneko zugaitzak
aize biurriak astintzean...
bildur dagio dijoan bidezkariari
bide bildurgarri artan igarotzeak...
Oyana (basoa) igaro eztu ta...
ekaitza ba'datorkio bidezkariari
eta bildur dagiola dijoa...
ekaitz biurriari iges egin nairik
oyan sakon artan kerizpe billa
baņo alperrk... orriz jantzita
oyan artan eztago zugaitzik.
Gabeko illunpe ekaitz zital
aren ots ta deadarrak...
larritzen dute bidezkariaren oņ azkarrak
lasterka azkatu naiez itxitegi artatik,
Urreratu zaio ekaitz dollora
eta galgarri ontan ikustean
oiu ta otoitz dagi, Jaungoikoari
aren gaizkatu dezala bide itsu artatik.
Alako batean, tximist zorrotza
jaurti da lurrera, ta zatiturik lagatzen du
bidezkari aren gorputza,
ikatza baņo beltzago utziaz aren irudia,
iņon ez dauka antzarik;
bidezkari gaixoa!...
Sarkaldea iritxi zan, illobi baten aurrean
igaro nitzan.
Bi mutil koxkor arrillobi baten aurrean
otoitzean
ikusi eta arriturik laga ninduen
ume biaien eraspenak ildakoen aurrean.
Nere gogoak ase nai ta
urreraturik mutiko bi aien albora
amaitzen zuten Aita gurea...
iņor urreratu zitzaioten oartu gabe
jarraitu zuten otoitzean.
Jaiki ziran, eta bion begi urdin artatik
malko lodiak ixuriaz
esan zidaten, bere aitaren gogo alde
otoi egitera etorri zirala, illobira.
Aita batek, berak irakatsitako otoitza
semeak berarekin, egiten diote ordaintza.