Zerura
Zapirain, Jose
I
Adierazi biar dizutet danairi
Laister utzi biayot munduko lanari,
Bisita egikeko aitari ta amari,
Nere emaztia ta iru semiari,
Len maitiak nituen lagun zar onairi.
II
Urte asko gaņian ta odolak otzak,
Aurki deya egingo digu eriotzak;
Ez naiz atzeratuko azaltzeko lotsak,
Neke danak utzita aspaldin biotzak
Gora begiratzen dit zerurako pozak.
III
Eliza maitatu det, beterik legia,
Semiak azi ditut, egin det noria,
Illunpetik argira juateko iria,
Bitartekuak ditut Jesus ta Maria,
Erakutsiko naute zerura biria.
IV
Ate ondotik pozez kantatuz bestsua,
Lengo maitien billa dator gurasua,
Entzungo det San Pedro'n izketa goxua,
Aspaldiyan zai dago famili osua;
Atoz beren artera betiko, gaxua.
V
Emen arrantzale zan guztizko gizona
San Pedro degu zeru atezai dagona,
Biotz-biotzez laztan Jaunan esku ona,
Beko gauzak aztuta, eseri, aitona,
Artzazu irabazi dezun oriona,
VI
Laxter erantzuera au diyot emango,
Aita balitz eluke aztutzeko esango:
Neketan utzi ditut an seme geyago,
Ayen aitare ni naiz, bildurretan nago;
Ayeri laguntzeko ezer ez aldago?
VII
Gelditzen zeratenak eduki goguan
Ez gerala egongo berez luzaruan,
Laguntzeko asmuak daukazkit buruan,
Ez naiz lasaituko ez mundu ez zeruan
Seme danak ikusi bitarte onduan.
VIII
Enteratu zaitezte nere esanian
Zer egin biar degun gero azkenian;
Ama Birjiņa, nabil zure izenian,
Zeruan sartutzeko iltzen naizenian.