inprimatu
Zarraren pasadizuak
Izenburua:
Zarraren pasadizuak
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
22.zk.
Orrialdea:
137

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zarraren pasadizuak

 

Zapirain, Jose

 

 1

 

 Pentsamentua badet

 bertsuak jartzeko,

 kontu politak dira

 goguan artzeko

 guziyak desiua

 badegu zartzeko,

 iñork ez du gogorik

 gazterik illtzeko.

 

 2

 

 Urtiak juan eta

 egin gera zartu,

 begi bista juan ta

 belarriyak gortu

 belaun gozo txarra ta

 junturak gogortu

 alare eziñ gera

 munduban aspertu.

 

 3

 

 Zartziak dek danak

 ekarritzen ditu

 arpegiko bizarra

 ta illia zuritu

 burua nastua ta

 memoriya atu,

 geyagore badira

 esango banitu.

 

 4

 

 Ortzak ere nigandik

 dira aldegiñak,

 oyek bezela igual

 juan ziran agiñak

 nonbait etziralako

 betiko egiñak

 sentiduak kontatzen

 badaki mingañak.

 

 5

 

 Gaztetako umoria

 etzait oso aztu,

 oraiñ biyotzik eziñ

 ezerekiñ poztu,

 gorputza motela ta

 odoletan oztu,

 zartziak ezer ere

 gauza onik ez du.

 

 6

 

 Orra nolakua dan

 zartutako mantxa,

 alderdi guziyetan

 zikiña ta mantxa

 gustora izateko

 bizi modu motxa,

 exertzen dan tokitik

 zutik eziñ altxa.

 

 7

 

 Ez gera akordatzen

 sasoi degun arte

 oraiñ aldiz aurretik

 emango det parte

 gaztetasunak ditu

 ogeita amar urte,

 orduan egoten da

 gorputzetik fuerte.

 

 8

 

 Gaztia ibiltzen da

 alai eta parrez

 zergatik umoria

 sortzen duen errez,

 danen berri badaki,

 iltzen danak zarrez

 azkenian tristura

 kontsuelo ordez

 

 9

 

 Aurki irurogei urte

 Nere edaria

 Juan da dibersiyua

 eta umoria,

 arpegiya ximurra

 Txarra koloria

 biyotzian tristura

 eta doloria.

 

 10

 

 Ez dirizkiyok ori

 gezurra danikan

 gaztiak ez daukate

 orlako lanikan,

 biyotzetikan eziñ

 atera penikan

 zartziak ezer eztu

 alderdi onikan.

 

 11

 

 Bizi modu ori zerdan

 nago ikasiya

 zarraren izaera

 pranko itsusiya,

 istimaziyo txarra,

 t'eziñ ikusiya

 badaka naiko lana

 eta desgraziya.

 

 12

 

 Ez genduke egin biar

 orlako gauzik

 gero zer datorkigun

 ez emateri trazik

 istimaziyo txarra

 ta kusi nai ezik,

 gaztiak zartutzeko

 ez eduki pozik.

 

 13

 

 Au da gaztientzako

 akordagarriya

 egiya esatia

 ez da pikardiya,

 ¡Ara! zartuta askok

 daukan alderdiya

 Ospitalera'edo

 Mixerikordiya.

 

 14

 

 Orra pasadizua

 kontatu zarrena

 ayek danak juntatzen

 dira alkarrena,

 gorputza baldarra ta

 anketik errena

 ezaguera galtzia

 ori da txarrena.

 


inprimatu