inprimatu
Nere lur maiteari
Izenburua:
Nere lur maiteari
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
185

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere lur maiteari

 

Zapirain Irastorza, Jose

 

 Euskal orri maiteak

 Batera arren bildu

 Eta ume zur onak

 Lurrera azaldu;

 Auzarkiz aurrera

 Danok juan beagu

 Seme leial onak

 Baldin bagera gu.

 

 ¿Zeñek lege oik jarri

 Dizkigute guri?

 Galde zaiogun gura

 Etsai gaistoari.

 Alta zarrak guriak

 Balirake bizi

 Seguru naiz esango,

 Lutekela ori.

 

 Oroitzen naizenean

 Umiltasuna ¡bai!...

 Oraindik umillago

 Erdaldunak gu nai,

 Erregututzen diot

 Jaun aundi danari

 Lengo legeak arren

 Emateko guri.

 

 Ala maite det lur su nik

 Biotz biotztikan

 Ez deritzat, ez, dala

 Iñon oberikan,

 Zer nai gauza egingo det

 Nik zuregatikan

 Nola ama onak bere

 Umiagatikan

 

 Nola oroi lezake

 Gure lur maiteak

 Bear dirala artu

 Onela nekeak;

 Anaiak len bai len, bai

 Bat egin gaitean,

 Ordaintzeko euskara

 Gu bildu gaitean.

 

 Nik esaten dedan su

 Ez alda onela?

 Etzait iruritutzen

 Danikan bestela.

 Munduban beste asko

 Diraden bezala,

 Ara zuretzat seme

 Bat guztiz leiala.

 


inprimatu