inprimatu
Konsuegra-tarrai
Izenburua:
Konsuegra-tarrai
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
Orrialdea:
240

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Konsuegra-tarrai

 

Zapirain, Jose

 

 ¡O jaun aundiya! zer penak diran

 Mundu ontakoak,

 Oraingo onek aztu dizkigu

 Oraindañokoak;

 Burua makurturik artutzen

 Ditugu gaurkoak,

 Gure antsink entzun diztzala

 Aita zerukoak.

 

 Erregutu zaiogun jaunari

 Biotz biotzetik,

 Bere laguntza eskaturikan

 Denok barrenetik;

 Libra gaitzala arren ta arren

 Ekaitz charretatik,

 Ta ill diranak artu ditzala

 Besoak zabalik.

 

 Chit asko urak eraman ditu,

 Asko lurperatu,

 Ango aberastasun guztiak

 Denak oinperatu;

 Biziro gauza izugarriak

 Dirade gertatu,

 Zure eskutik ¡Jauna! ez utzi

 Ta gorde gaizatzu.

 


inprimatu