inprimatu
Jose Maria Iparragirre zanari
Izenburua:
Jose Maria Iparragirre zanari
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
2890
Orrialdea:
279

Jose Maria Iparragirre zanari

 

Zapirain, Jose

 

 Zenbait doņu eder

 Euskal-erriari

 Egin dizka onek

 Iztegi ta guzi,

 Billarreal-Urrechuko.

 Seme aundiari

 Ara berso batzubek

 Iparragirreri.

 

 Onen doaya zer zan

 Ez da errez jakiten,

 Aiņ egoki zituben

 Doņuak somatzen;

 Biyotzian zaizkigu

 Benetan sartutzen,

 Milla bider adi ta

 Ez gera aspertzen.

 

 Onen fama jaio zan.

 Berso batzubekiņ,

 Gernikako Arbola

 Kantatu zunakiņ;

 Aiņ ederki zetozen

 Gure Arbolakiņ

 Esan zituben gauzak

 Euskal-erriyakiņ.

 

 Egokiya zan guztiz

 Doņuak ipintzen,

 Eta guztiz ederki

 Zituben apaintzen;

 Gitarra zar bat lagun

 Artu ta banatzen

 Euskeraz etzan beste

 Oberik azaltzen.

 


inprimatu