Gure fede santuaren alde
Zapirain, Jose
1
Bertso berri batzuek bear ditut jarri
gu gabiltza larri,
apaiz ta jesuitak daude penagarri,
zer iria daukaten begiratu orri,
gauza onik ez dala diyogu igarri,
ta Jesusen legia galduko da sarri.
2
Orain zor gertatzen dan kontatzen naiz asi
nai denak ikasi,
ortarako laguntza eskatu Jezus'i,
ondo dakitenak nai ez dute ikusi
orain gaxtuak jarri zaizkigu nagusi,
Jesuitak beali dituzte igesi.
3
Oyek bear zutena traidoriak jan du,
sinistia lan du,
zuten irabaziya apaizari kendu,
oyengatik biarko norbaitek mantendu
¡lai zer gauza ederra egingo bagendu!!
premiyan dagonari aldana lagundu.
4
Euskaldunei kendu digute indarra,
esan biat ¡orra!
pasadizu au daukat kontatu biarra,
makiñabat lekutan badago negarra,
oso galdu nai dute lengo lege zarra
Berriya jarri dute baño oso txarra.
5
Ez erakutsitzeko eskolan dotriña,
¡zer lege zikiña!
katolikuentzat ez da ondo egiña,
orra nolakua dan gaxtuaren, griña,
biotzetikan artu intenziyo fiña,
nor bere aldetikan sayatu alegiña.
6
Errezatutzen ere nai ez dute utzi,
siñatzen ain gutxi,
zerurako biria nai digute itxi,
Jesus gu salbatzera mundura zan jatxi,
orain aren legia dute galerazi,
ona galdu nai dute, gaxtua erakutzi.
7
Asko esaten dute ezin litekela
ametitu ola
galdu nayik dabiltza fedeko eskola,
gaxtora erakutsi gaztiak dirala,
berak nai badute or konpon ditezela
ta guri ere utzi nai degun bezela.
8
Lasaikeriyarekin dabiltza poztuak,
Fedia ostuak,
biziyo klase denak dituzte nastuak,
olakuak ez dira persona justuak,
engañatzen ditu munduko gustuak,
anima badute ere dabiltza astuak.
9
Trabatuak dabiltza etsayen katian,
animen kaltian,
beti gaizki esaka abua betian,
zer egin biar dute Arena joatian?
kargu egingo diye egunen batian,
ez daukate sarturik zeruko atian.
10
Gaztiak eta zarrak egin zagun kontu
beira etsayak lotu,
gero denbora joanta ez dedin damutu
Jainkoa ofenditzia dalako pekatu
kristabak geradela etzagun ukatu,
fede ontan nai degu mundua bukatu.
11
Oi da gaztakeriyan erakustia,
legiak galtzia,
posible elitzake ola burutzia,
dotriña galerazi, kendu gurutzia,
obe degu Jainkoaz akordatutzia
fede ontan nai degu bizi ta iltzia.
12
Orra gaxtua oyek daukaten iria,
gaizki ateria,
oyek nai lutekena da libertaria,
lagundu zaiguzute Jesus ta Maria,
anima salba zagun bakoitzak beria,
penatzen pasa gabe eternidadia.