inprimatu
Gure aritza
Izenburua:
Gure aritza
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
48.zk.
Orrialdea:
296

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure aritza

 

Zapirain, Jose

 

 1

 

 ¡O arbola! zu zera

 zorrotz sustraitua,

 gogoan bear degu

 izan zure ostua:

 ederra eman dezu

 oraindañokua,

 zu zerade arbol bat

 antziñetakua.

 

 2

 

 Euskaldunentzat ez da

 iñon arbolikan

 zu zeradena baño

 obiagorikan;

 beti egin beagu

 guk zuregatikan

 argiro datorrena

 barren barrendikan.

 

 3

 

 Esnatu oi bagera

 euskaldun jendea

 agertu bear zaizu

 ostua berdea;

 zañetan ondo zaude

 arbola maitea.

 ¿nola liteke guk zu

 bakarrik uztea?

 

 4

 

 Euskaldunak zauzkagu

 arbol maitatua,

 beti zeradelako

 berdin gabekua;

 beste zenbaitentzako

 errabiakoa,

 ez dutelako izan

 guk bezelakua.

 

 5

 

 Gipuzkoa ta Bizkaya,

 Arabar, Naparrak,

 obek dira zuretzat

 aizparik onenak;

 orain artian ondo

 izandu diranak,

 eta zuregatikan

 ilko lirakenak.

 

 


inprimatu