inprimatu
Gernikako arbolari oroitz bat
Izenburua:
Gernikako arbolari oroitz bat
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
212

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gernikako arbolari oroitz bat

 

Zapirain eta Irastorza, Jose

 

 Itz bi arbolari nik

 Nai dizkat paratu,

 Orren egoera gaur

 Nai nuke banatu,

 Jarri dedin jendea

 Iñondik jaktintsu,

 Bear degula denok

 Oraindik esnatu.

 

 ¡O arbola, zu zera

 Doai aundikoa!

 Gogoan bear degu

 Izan zure ostua;

 Freskoa eman dezu

 Oraindañokoa,

 Zu zerade arbol bat

 Antziñetakoa.

 

 ¿Zer egingo genduke

 Guk zuregatikan,

 Aiñ maita bazaitugu

 Guztiz barrendikan?

 Euskaldunentzat ez da

 Iñon arbolikan,

 Gernikakoa dana

 Bañan oberikan.

 

 Zañak onak dauzcatzu

 Arbola maitea

 ¿Nola liteke guk zu

 Bakarrik utzea?

 Agertu bear zaizu

 Ostua berdea

 Esnatutzen bagera

 Euskaldun jendea.

 

 Zutzaz oroitzen naiz ni

 Beti zañetikan

 Nola aunditu ziñan

 Guztiz chikitikan,

 Aundiago zerade

 Egingo oraindikan

 Ez badiguzu uzten

 Zuri bakarrikan.

 

 Ez eta utzi bear

 Lagun gabe zuri

 Naitasuna bazaio

 Lengo legeari;

 Iñondik ezin eman

 Charragorik guri,

 ¡Kolera bat diotet

 Oraingo oberi!

 

 Tubalen seme onak

 Euskaldunjendeak

 Zerbait gerretan egin

 Dituzte pakeak;

 Antziñetako aitak

 Ziranak gureak

 Alu bildu zituzten

 Fueroen legeak.

 

 Oraindikan ez zaude

 Oso igartua,

 Ikusiko zaitugu

 Berriz berritua

 Osto ederrarekin

 Guztiz berdetua,

 Zergatikan zu zera

 Zorrotz sustraitua.

 

 Euskaldunak zauzkagu

 Arbol maitatua,

 Izan zeradelako

 Eon gabekoa;

 Erdaldunentzat berriz

 Errabiakoa

 Ez dutelako izan

 Guk bezalakoa.

 

 Gipuzkoa ta Bizkaia

 Aravar-naparrak,

 Ohek dira zuretzat

 Aizpenik onenak;

 Orain artean ondo

 Bizitu diranak

 Eta zuregatikan,

 Bai, ilko diranak.

 


inprimatu