Gazte gaztetan jarriak dama bati
Zapirain eta Irastorza, Jose
Maite bat chukun chukun
Ala animatik,
Maitatutzen det nola
Biotz biotzetik;
Berak ez dakit nola
Alnauben beretik,
Beñepin nik maite det
Guztiz barrenetik.
Ikusi utsarekin
Sartutzen dit poza,
Esatia ere au
Batere ez naiz lotza;
Alderdi guztietan
Gustatzen dan gauza,
Ausen bai dala uda
Berriko arrosa.
Dama ori lengoan
Toki batian zan,
Pozaren indarrez nik
Ezer ezin esan;
Zalantzan bera ere
Nozki egondu zan,
Beñepiñ lagun batek
Ala zirun esan.
Amaren sabeletik
Dator alakoa,
Polita ain da guztiz
Zoragarrizkoa;
Ez da arkitzen beste bat
Ura añakoa,
Aingeru bat diruri
Pare gabekoa.
Etor-bidea balu
Nere ingurura,
Biok bat egiteko
Leku segurura;
Askotan-etortzen zait
Ai pentsamentura,
Esanaz egoten naiz
¿Nun da dama ura?
Oroitzen jarri eta
¡Jesus au tristura!
Nere barren gasua
Biziro estu da;
Aspaldian datorkit
Gauza bat burura,
Dama bat maitatzen det
Bañan ¿nola ura?
|