inprimatu
Alarguna!
Izenburua:
Alarguna!
Sinadura:
Zapirain Irastorza, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zapirain Irastorza, Jose

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
32.zk.
Orrialdea:
200-201

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


¡Alarguna!

 

Zapirain, Jose

 

 1

 

 Kantak jarriko ditut artzen badet betik

 neri gertatu zaidan motibuagatik,

 ez det esango egin etzirala faltik,

 biyotza konsolatu eziñ penetatik

 iya atera nitzan nere onetatik.

 

 2

 

 Nere sentimentuak biarditut esan,

 suerte txarreako mundu ontan izan,

 gripek arrapatuta emastia iltzan;

 errezatutzen diyot aldedana elizan,

 bederatzi semerekin alargundu nitzan.

 

 3

 

 Semerikan zarrenak ditu amalau urte,

 ta gaztienak berriz iru illabete,

 oyek gobernatutzen lana badaukate,

 nik emastia illa ez det gutxi kalte,

 prueba egindutenak sinistuko dute.

 

 4

 

 Goguak ematen dit adieraztia

 nola gelditu zaidan, famili gaztia,

 nik esan ditudanak gezurrak estira,

 gripek arrapatuta iltzan emastia,

 oraingo bersu oyek franko penaz dira.

 

 5

 

 Enaiz gezurtiya ta kristau burlosua,

 alargun gelditzia ¡ai zer erasua!

 bizi modu klasian ez da erosua,

 urrikalgarriya franko penosua,

 ume txiki askokin dago gurasua.

 

 6

 

 Jendiari emango diyot aditzia,

 orain probatuko det zer dan bizitzia,

 kasikan obe luke kristabak iltzaa,

 ez ume txikiyakin orla gelditzia,

 ¡ai! gauza tristia da alargundutzia.

 

 7

 

 Ez diyot desiatzen munduan iñori

 neri gertatu zaidan deskalabru ori,

 errezatutzen dizkat Ama Birjiñari

 egunian bi aldiz zazpi Abemari,

 arren pazientziya emateko neri.

 

 8

 

 ¡Ai! zenbat gizon gazte ta andre fameliko

 au goguan-dutela eztira ibilliko,

 orla bakartutzia iñork eztu naiko,

 gu biyok bizitzia etzan konbeniko,

 bestela Jaungoikuak eiziñuen illko.

 

 9

 

 Esango det jendiak nai baditu aditu,

 beratzi seme nola zaizkidan gelditu.

 lengo bizi moduan nai nuke segitu,

 pazientzi onian pasako banitu,

 erremediyo danak Jainkuak baditu.

 

 10

 

 Jaungoikuak badauka guziyen kontuba

 bederatzi semekin nitzan sonatua,

 deskalabro onekin naga penatua,

 familiya daukat franko banatua,

 emaztiaren faltan desordenatua.

 

 11

 

 Manifestatzen ditut daukazkidan penak

 baña ez ditut esaten pasadizu danak,

 ezkerrak dauzkidala ayudante onak,

 orlako ume txikiyak badituzte lanak,

 amarik gabetandik azi biatenak.

 

 12

 

 Kontatuko det gure munduko atzena

 atenziyua badet orduko itzena,

 ni naiz obligatua arkitzen naizena,

 errezatutzen diyot aldetan maizena,

 bizi naizela etzait aztuko izena.

 

 13

 

 Sekulan ezdet artu inbesteko penik,

 eta ez dedizkiyot aztuko dedanik,

 barkaziyua eskatu beregana joanik,

 azkeneko partidan bi musu emanik,

 geyago itzegiten ez daukazu lanik.

 

 14

 

 Bersuak jarri ditut nere borondatez,

 portunosua ez naiz izandu suertez,

 ¡au biyotzeko pena konsuelo partez!

 esanaz: -Ill biarra ementxen det nait'ez,

 nitzaz errezatzia akordatu zaitez.

 

 15

 

 Beti pena bat dauka au gogoratzian,

 ateratzen ez dana nere biyotzian,

 nola deitu ninduben are eriyotzian,

 azkeneko enkargua auxen eman ziran:

 -errezatu nezala artaz pensaizian.

 

 16

 

 Ez izan gezurra dan errezelorikan,

 begitik ezin kendu negar malkorikan,

 ez daukat fiestik eta dibersiyorikan,

 kasik gabian ez det egiten lorikan,

 iñundikan ez daukat konsuelorikan.

 

 17

 

 Barrengo tristurik ezin det bialdu

 nere estadu ontaz zeiñ ez urrikaldu?

 lengo bizi moduari nai niyoke eldu,

 esperantzarik ez det oraindikan galdu,

 Jaungoikuak-aren falta ordainduko aldu.

 

 18

 

 Len poliki giñanak franko aldrebestu.

 baten faltan guztiyak nola geran nastu.

 nere biyotzik ezere ez lezake poztu,

 beti pensamentu bat eta eziñ aztu

 mundo onetan iñork gustokorikan ez du.

 

 19

 

 Utzi biziyua ta gaistorako griña,

 guziyak ez daukagu bizitza berdiña,

 batzubek desgustua ta bestiak miña,

 pazientziyan pasa zagun alegiña.

 gustora izateko ez da mundua egiña.

 


inprimatu