inprimatu
Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak
Izenburua:
Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak
Sinadura:
Zanpier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zanpier

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1941.zk.
Orrialdea:
7

Ortzaiz-Kapittinaineko urrezko ezteiak

 

Zanpier

 

 1

 

 Hemeretzi ehun eta hogoi ta zortzi urtian

 Hogoi ta zortzia zela urtarril ilabetian

 Espos gazte batzu baziren Ortzaiz huntako herrian

 Horra aita ta ama hiru hogoi urteren burian

 

 2

 

 Badaukate amodio, badaukate borondate

 Zazpi sortze eman eta zazpi haur hazi dituzte

 Koinat, iloba, haur eta lagun, bat utzi gabe aparte

 Sendimendurik hoberenetan hartzeak badituzkete

 

 3

 

 Bertze bertsu hau nik aita zuretzat behaut moldatu

 Hamar urte ez dugula biek elgarri kantatu

 Bainan egun nehondik ere ez dugu behar partitu

 Biek elgarri bi, hiru bertsu behar ditugu plantatu

 

 4

 

 Ama maitea zu ere ez zaitut nahi ahantzi

 Zuk enekin zonbat aldiz dukezu burua hautsi

 Nahiz otoitz ta katiximak dener tuzun erakutsi

 Ez da zure falta oi ama nik ez baditut ikasi.


inprimatu