inprimatu
Oztibarren galdu xakurra
Izenburua:
Oztibarren galdu xakurra
Sinadura:
Zango motz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zango motz

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
916.zk.
Orrialdea:
8

Oztibarren galdu xakurra

 

Zango motz

 

 1

 

 Joan den azaro hamekan hauzo herriko karrikan,

 Xakur bat kurri zabilan beharragorik estekan.

 Oto batek jorik hankan etzana zagon errekan;

 Pianixta urrikaldu zen, entzun baitzuen kurrinkan.

 

 2

 

 Xakurrari hurbiltzean jarri zitzaikon begira,

 Bai eta gustaturikan eremaiten du etxera.

 Senarrak erraiten dio: «Zer behaun hortaik atera?

 - Ekarria dut gaixoa, zauri minen arthatzera.»

 

 3

 

 Xakur hori aste zonbeit atxiki zuen etxean,

 Jaterat ontsa emanez eta ohantze onean.

 Jabia jinen zelakoan zaukan borta aitzinean,

 -'Nehor ez jinez eman du Eguberri egunean.

 

 4

 

 Present ederra ahal du delako xakur kallina;

 Kolorez beltx argia da, muttur eta larruz fina;

 Lepo pean grabata dauka zilhar kolorez egina,

 Zango punttez iduri luke elhurretik dela jina.

 

 5

 

 Errekontru guzien artetik, badauka bizi ederra:

 Zeren eta ekarri dute Jaun Ertoraren etxera.

 Salbu orai ausartatu da kasik zer nahi itera:

 Garratoinkako hartua zuen eta usatu sukrera!

 

 6

 

 Egun hartan xakur abila etzanik zen sukaldean;

 Alegia lo zurrunkan zuzuloaren azpian.

 Jaun Ertora han zagono hure ere ber lekian

 Eta nausia joan orduko mutturra untzian.

 

 7

 

 Jaun Ertora hasia da orai arranguratzen,

 Nihundik etzaiolakotz xakur jaberik agertzen.

 Besten gauza atxikitzia ez baitzaio gustatzen,

 Nahiz hargatik ordu arte segituko du arthatzen.


inprimatu