inprimatu
Senpere ola kartierean
Izenburua:
Senpere ola kartierean
Sinadura:
Zamora, Auxtin (Auxtin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1480.zk.
Orrialdea:
5

Senpere ola kartierean

 

Zamora, Auxtin (Auxtin)

 

 1

 

 Senpere Ola Kartieran,

 Jondoni Petriren pean,

 Mile bederatzi ehun

 seiean, Bazko ez urrun,

 gerta omen da pullitik

 asto laster gai ederrik:

 

 2

 

 Bi emazte kalakan,

 hauxet erran, hura erran,

 harturik biek afruntu,

 dira ximurtuz samurtu. 

 Ez bide zuten katxorik

 mihi puntan bizikarik

 haukien xuri beltxetarik,

 kartierak dena jakin dik.

 

 3

 

 Guziak antolatzeko:

 «no loi beharri ondoko!»

 batek erranez, igorri

 bertzea, xut, senharrari.

 Aufa, aufa, Janamari

 zer dun ixtorio hori!

 

 4

 

 Bainan biharamunean,

 pegartxo bat harturikan,

 laidostatuaren gizona

 laidoslariaren gana:

 pegarra buruan hautsi,

 madamak mokoa hetsi.

 

 5

 

 Olan dira bai geroztik

 gauzak pasatzen ixilik,

 urrun begien bixtatik.

 Gertakizuntto huntatik,

 ez atxik erakaspenik,

 baizik, pegarrak osorik!


inprimatu