Anuntxi
Zamora, Auxtin (Auxtin)
1
Anuntxi ttikia,
etxe inguruan itzulika dabil,
iduri xoria
bere ohatzetik urrun eta urbil.
2
Begiak zeruan,
eskuetan dauka lurraren ihintza,
barne bihotzean
eternitateak duen harramantza.
3
Anuntxi ttikiak
kuriostasuna ez daki ez zer den,
hurbil dituenak
ditu bakarrik egiatzat hartzen.
4
«Ezetz eta ezetz»
oihuz diolarik mundu guziari,
erraten du baietz,
baietz ametseri, baietz haizeari.
5
Nola iduzkia:
estaltzen da argiz hartzen duelarik
amari irria.
Maitasunak ez du haurretan mugarik.
6
Denbora berean,
itzal beltzek naute bihotza itsutzen,
ezin idurian,
ero bizi batek fuinak andeatzen.
7
Ez deustatzen naute
oraikoak diren ideia burrunbek,
bakerik ez dute
liburu, irati, kalapitariek.
8
Bainan hor kanpoan:
Anuntxi ttikia,
ete inguruan itzulika dabil,
iduri xoria
bere ohatzetik urrun eta urbil.
9
Begiak zeruan,
eskuetan dauka lurraren ihintza,
barne bihotzean
eternitateak duen harramntza.