inprimatu
Gure gita zenaren azken egunak
Izenburua:
Gure gita zenaren azken egunak
Sinadura:
Añi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Añi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1016.zk.
Orrialdea:
5

Gure gita zenaren azken egunak

 

Añi

 

 Zoin goxoki nintzan

 Elgarte-ko putzian

 ene anaiekin

 bertze ahatekin

 Egun trixte batez,

 nik nahi ala ez

 atxeman ninduten,

 kontent baitziren

 Alaba bat omen zutela serora

 abian ziren etxekuak Itsasura

 Ni, ahate guzietarik pollitena

 eta, erran gabe doa ederrena

 maiatzaren hogoita bian

 eman ninduzten zare batian

 eta han nindagon ixilik

 alabainan ez nuen bozik

 bi patak estekaturik

 burua aphalik

 arras umilik.

 Haste piaia

 Zonbat luzea!

 Itzuli gaixtoetan, Jinkuak beira

 ez nindadin juan zangoz gora.

 Azkenean, hara Itsasu

 ene buruari nion: «Orai kasu!»

 «Erran Añi, kartzen daunat gita bat»

 - «Eman dezaun behala oilateirat»

 Adio Elgarteko hura,

 hango pentzen hedadura...

 ba, adio bide bazterra

 han dut ardura ene arrangera.

 Hemen nago zerratua

 hiltzerat kondenatua

 galdua dut apetitua

 arras naiz histua

 oiloek berek trufatua

 Zonbat irrin nuen egun batez

 entzun nuelarik errienta frantsesez

 galdeiten zoin serioski: «Mais c'est une oie»

 Egin nuen ene baitan: «Zer zozua»

 Azken irriak nintuen

 ezen egun batez hatxeman ninduzten

 Hire serorek egin zuten bazkari

 Zoin-geihagoka lotuz ene azpi-hegaleri

 Requiescat in pace...

 bertze bat ukan-arte!


inprimatu