inprimatu
Mutill-zar bateri
Izenburua:
Mutill-zar bateri
Sinadura:
Zabaleta, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta Lekuona, Pello

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mutill-zar bateri

 

Zabaleta, Pello

 

 1

 

 Bertso berri batzuek

 bear ditut jarri,

 mutil-tzar batentzako

 zerbait tentagarri,

 ezkontzeko asmuak

 omen ditut sarri,

 andregayaren billa

 dabill erriz erri.

 

 2

 

 Iņor baldin badago

 ezkontzeko zale,

 mutill-zar ori nordan

 egin zazu galde,

 etzera geldituko

 senar gayik gabe,

 eta egingo zera

 puska onan jabe.

 

 3

 

 Nobiyo jaun ori da

 kosta aldekua,

 Debatikan onara

 etorritakua,

 langille ona eta

 ezkongai bapua,

 edozeiņentzako ere

 bazera naikua.

 

 4

 

 Ogeita amasei urte,

 oraindik gaztia,

 gorputz ederrekua

 txit balientia,

 suertatzen bazayo

 gustoko andria,

 jayero pasiatzen

 ibilliko dia.

 

 5

 

 Jayero pasiatu

 egualdi onian,

 zinera juango dira

 denbora txarrian,

 andik biyak etzera

 iņulabarrian,

 ondo biziko dira

 alkartasunian.

 

 6

 

 Neskatxa bat gustatzen

 zaizu Errenterin,

 benturaz berak ere

 naiko du zurekin,

 azkar obe diyozu

 mandatua egiņ,

 engaņatu baņo len

 besteren batekin.

 

 7

 

 Lenbizi pentsatzen du

 puskak egitia,

 oya muelle onakin

 eta mesanotxia,

 maya marmolezku

 oso dotoria,

 beste armariyo bat

 espilloz betia.

 

 8

 

 Ezpazayo gertatzen

 andrerik artzia

 puskak pentsatutzen du

 irrifan jartzia,

 orduan obe dozu

 etxiya artzia,

 eta mutill-zarraren bandera

 etxeratuzia.

 


inprimatu