inprimatu
Mutill zarra neska zarra tentatzen
Izenburua:
Mutill zarra neska zarra tentatzen
Sinadura:
Zabaleta, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta Lekuona, Pello

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mutill zarra neska zarra tentatzen

 

Zabaleta, Pello

 

 1

 

 -Dama gaztiak, zuen jaztiak,

 aberatsteranokuan sastriak,

 zer baliyo du apaindutziak,

 eta nork nai nau ibiltziak,

 gauza geyago,

 gogoratuta lana dago,

 itxura jartzen da errazago.

 

 2

 

 -Galai aditu, eta konprenditu,

 gure jantziyarekin ez arritu,

 nik ere badet zer kontatu,

 gaurko mutillai begiratu,

 moskortzen dira

 eta lurrera zira-bira

 planta txarrian ekusten, dira.

 

 3

 

 -Zure kopeta, kontentu ezta,

 ori da gixatxar baten izketa,

 eman dirazu errespuesta,

 bañan ori ezer ere ezta,

 aundiyaguak

 nik badauzkat esatekuak

 lotsagarrizko kontu batzuak.

 

 4

 

 -Au da ikara, eta dardara,

 ¿nork ekarri zaitu gaur zu onara?

 pekatariyak danak gera

 begiratu zazu orrera,

 ez tago dudik

 ez eskutatu zure burutik,

 eztago emen iñor santurik.

 

 5

 

 -Zenbait damatxo, dabiltz apantxo 

 bere nobiyuakin goxo goxo,

 pasiatutzen mantxo mantxo,

 jai eta aste igualtxo,

 ekusten dira

 zoratzen alkarri begira,

 oyek neska zartuko ez dira.

 

 6

 

 -Gu tentatzen etorri zera?

 alaxe eman dizugu tankera,

 neurriyak ondo artutzen

 toki txarrera etorri zera

 mutill-zar danak

 besterentzako zer esanak

 lendabizi etxeko lanak.

 


inprimatu