inprimatu
Guraso zar baten negarra
Izenburua:
Guraso zar baten negarra
Sinadura:
Zabaleta, Pello
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta Lekuona, Pello

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Guraso zar baten negarra

 

Zabaleta, Pello

 

 1

 

 Guraso zar bat arrimatuta

 esaten zitzaidan asi,

 alargunduta zer bizi modu

 egin zitzayon iritxi,

 seme alabak azi nituen

 eta juan zaizkit igesi,

 zerbait laguntza orain biar ta

 bakardadia nagusi,

 nere nekiak ordaintzerikan

 ez dute nonbait merezi.

 

 2

 

 Nai gabe edo samintasuna

 sartua daukat barrena,

 ez bizirikan baldin balego

 nere emazte kutun ura,

 seme alabak utzi zizkidan

 ta bera joantzan zerura,

 gerostikako egun laburra

 ez dijuazte gustura,

 lenago artzai ta orain nabill

 ardi galduen modura.

 

 3

 

 Arrazoya, da guraso onak

 ori izatia pena,

 jakiņa dago aurrak azitzen

 asko kostako zayona,

 ta gero ezpadu errukirikan

 aita eta amarengana,

 biyotza dauka gogortuxia

 esan liteke ayena,

 etorko zaye eguntxoren bat

 gogoratuko zayena.

 

 4

 

 Bi seme eta iru alaba

 ez nituen gaizki artu,

 ta oraiņ zartu naizen garayan

 ez naute nai ezagutu,

 nere barrengo garrastasuna

 zeņek letzake ba neurtu,

 otzikara bat sartua daukat

 eta eziņ naiz berotu,

 besterik eziņ egin nezake

 aldetan arte sufritu.

 

 5

 

 Sasoi nuela sayatzen nitzan

 azitzera fameliya,

 begira oraiņ nola naguen

 oyek txokora utziya,

 irurogeita amabost urte

 iritxi zaizkit iya, iya,

 onez aurrera ez gera gauza

 irabazteko ogiya,

 umiak azi, nekiak bizi,

 auda esaera egiya.

 

 6

 

 Ogeita zortzi urte nauzkala

 artu nuen emaztia,

 garaya arretan ez nuen uste

 oraiņ ontaratutzia,

 gure emengo izaera da

 laburra eta luzia,

 jayotakuak danak bizi nai,

 eztu nai iņork iltzia,

 baņan alperrik izango degu

 igesi ibillitzia.

 


inprimatu