inprimatu
Ijito antzeko bati
Izenburua:
Ijito antzeko bati
Sinadura:
Zabaleta Kortabarria, Pedro Martin (Peilo M., Pello)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta Lekuona, Pello

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ijito antzeko bati

 

Zabaleta, Pello

 

 1

 

 Lenguan ekusi det

 komeri polita,

 farrez egondu nitzan

 begira jarrita,

 ijito antzeko bat

 txamarra erantzita,

 eziñ altxaturrikan

 lurrera erorita.

 

 2

 

 Berdinduxia zegon

 jana eta eranez,

 alare altxatzeko

 indarrik izan ez,

 ona idurituta

 kargatu zan errez

 gero bidian larri

 ezin eramanez.

 

 3

 

 Noiz baite altxatuda

 beltzak ekusita,

 txapela ta txamarra

 lurrian utzita,

 berrize erorida

 makurtzen asita,

 zigarro bat erre du

 bertan exerita.

 

 4

 

 Zigarrua erriaz

 erderaz kantatu,

 kontentu zegan bañan

 ezintzan altxatu,

 obe zuben ez balitz

 oinbeste kargatu,

 urrenguan kontuak

 aterako ditu.

 

 5

 

 Berriz ere asida

 altxatu nayian,

 lurrian exerita

 aspertu danian,

 noiz bait ere jarrida

 bi anken gañian,

 etzeguen aserre

 zutitu zanian.

 

 6

 

 Oju eta irrintzi

 orren ausardiya,

 begiyak txintxilikan

 pauso elbarriya

 irugarren aldiyan

 erori zan iya,

 bazedukan arrimo

 on baten premiya.

 

 7

 

 Ostatura sartu da

 arronka aundiyakin,

 txutik ezin egonda

 dantzan ziyon ekiñ,

 borraka ibilli da

 silla ta mayakin,

 laister aserratuca

 ostalariyakiñ.

 

 8

 

 Ostalariya zegon

 bere amurruan,

 eta bestiak berriz

 zurruta barruan,

 ongi esanagatik

 gaizki artzen zuan,

 arrastaka aterata

 utzi du kampuan.

 


inprimatu