inprimatu
Notiziyak baditut
Izenburua:
Notiziyak baditut
Sinadura:
Zabaleta, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Juan

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
49.zk.
Orrialdea:
297

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Notiziyak baditut

 

Zabaleta, Juan

 

 1

 

 Notiziyak baditut

 Goierri aldetik

 Pello Errotari-ya

 zanan erritik,

 bertsolari guztiyak

 juzgatzen kolpetik,

 gizon jakintsuren bat,

 asi zaigu ortik,

 fuerte ta gogotik,

 izketan txit goitik

 gu berriz bajotik,

 etzaigu inportik,

 astinduko zaituzte

 Errenteritik.

 

 2

 

 Lezo'ra etorri ta

 orgullo onian,

 Jose Kruz Olloki'ren

 aldamenian,

 esanez-Bertsolairik

 ezta be aldian,

 ondo dakiyenikan

 kantuko lanian,

 ori afanian,

 ustez gay enian,

 sasoi onenian,

 guro ez txarrenian,

 probatzera etorri

 nai dezunian.

 

 3

 

 Juan Jose Lujanbio ta

 Jose Mari Berra.

 ara emen kantore

 pare ederra,

 nire oikin batian

 naiz Errenteiarra,

 orobatzeko ez dezu

 or aukera txarra,

 Asteasuarra

 ez dala kaxkarra,

 ustez oi bakarra

 egin nai du parra,

 sujetatuko dute

 Goierri-arra.

 

 4

 

 Goierri-arra orrek

 guziyen nagusi,

 bere burua maiso

 nai du ekusi,

 ortarako probatu

 biar da lenbizi,

 bestela beratarrak

 ez mendratzen asi,

 bere burua azi,

 gu berriz bajazi,

 iņor desonrazi,

 ta naidu irabazi,

 titulu oi artzeko

 biau ikasi.

 

 5

 

 Saillburu-ko Juan Jose

 kantore ona oso,

 Tellei-Txiki-rekiņ

 paria onroso,

 Altza-ko Gaztelu ta

 Rejinore jaso,

 Frantzes txikiya berriz

 beti animoso,

 Fermin kurioso,

 Bautista eroso,

 Olloki garboso.

 ta Juan Jose Lexo,

 Txirrita nonbratzen dot

 guziyen maiso.

 

 6

 

 Dozen-erdi bat bertso

 dizkitzut ipintzen,

 zertako asi zeran

 danak neurritzen,

 uste du ez dubela

 iņorke berdintzen,

 bere burua ez du

 askorik luzitzen,

 baizik itxusitzen,

 nori iduritzen

 jarri nai agintzen,

 diyot igerritzen,

 bueltan zai egongo naiz

 iya ordaintzen.

 


inprimatu