inprimatu
Arrese'tar Emeterio jaunari Euzko-olerki egunean
Izenburua:
Arrese'tar Emeterio jaunari Euzko-olerki egunean
Sinadura:
Zabaleta, Juan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Juan

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrese'tar Emeterio jaunari Euzko-olerki egunean

 

Zabaleta, Juan

 

 1

 

 Bertso berri bi jartzera nua

 barkatu bada gaitzikan,

 ez derizkiyot izango danik

 ofenditzeko itzikan,

 zeruko Aitak ematen badit

 lan ontako graziriyan,

 ez det pensatzen olerkari bat

 goratutzia baizikan.

 

 2

 

 Emeterio Arrese jauna

 gaur zure omen aldiya,

 juandan zenbat urte oyetan

 etzera egon geldiya,

 makiñatxobat olerki eder

 orain artian jarriya,

 aurrera ere jarraitutzeko

 da nere opamen guziya.

 

 3

 

 Euskera garbiz zenbait bezela

 ez naiz itzlari leguna,

 bañan zorion... ¡asko!... gaur zuri

 Arrese maixo on jauna,

 azaldutzen det emen garbiro

 ni dizudan naitasuna,

 bedeinkatua izan dedilla

 zu sortu ziñan eguna.

 

 4

 

 Seaskatikan artu zeniyon

 naitasuna biyotzera,

 ordu ezkero sayatu zera

 izkuntza oni kontzera,

 iya gaztiak mugi gaitezen

 gure maisuen antzera;

 jakin dezaten oraindik bizi

 dala munduan Euskera.

 

 5

 

 Omen aldiyan merezi dezun

 iztun-lari neurritsua,

 txit idazlari gain gañekua,

 garbi eta mamitsua,

 izkuntz eder au ziñez maite dun

 seme leyal ta zintzua,

 gora biotzez ama Euskeran

 olerkari jakintsua.

 

 6

 

 Ama Euskera orlako semez

 ezinda beñere ase,

 zeren pozkiro ekusten ditun

 sayatutzen orrelaxe,

 bertso onekiñ agurtzen dizut

 zergatik dijuan luze,

 urte askuan osasunakiñ

 Emeterio Arrese.

 


inprimatu