inprimatu
Lili margoen itxaropena
Izenburua:
Lili margoen itxaropena
Sinadura:
Zabaleta, Patxi Frantzisko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabaleta, Patxi Frantzisko

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1069.zk.
Orrialdea:
4

Lili margoen itxaropena

 

Zabaleta, Patxi Frantzisko

 

 1

 

 Lili margoen itxaropenak

 Izotzak urratu ditu

 Gaztezaroko amets beroa

 denborak hautsiko digu.

 Gu gera gazte

 nai dugu bete

 ametsen itxaropena.

 Bain'alkarteak

 dauzka-bideak

 oker daramakitenak.

 

 2

 

 Lili margoak izotzak joak

 izandu ziran alferrik,

 hainbeste gizon gog-onekoak

 orain dagoz ahantzirik.

 Aukera dator

 gordin ta gogor

 bideak har edo utzi.

 Eta indarrez

 erran bai edo ez

 daniaigun alkarteari.

 

 3

 

 Lili margoak alferrik ziran

 fruiturik ez izaitean,

 gure ametsak, bakezko lerro

 ittoko dira sortzean.

 Bidez doana

 allatuko da...

 bidearen amaiera

 Ta bidez kanpo

 bustiko zaio

 odolez bake-ezpata.

 

 4

 

 Liii margo gaztezarokoa

 izaten gorri-gorria,

 maitasunaren eta gudaren

 margo ber ber'alegia.

 Jakin dedilia

 gu bake-billa

 abiatuak giņala.

 Ta egon edo egin

 bakarrik izan genula.

 

 5

 

 Liti margoen itxaropenak

 bukatu ziran malkotan,

 batzuek guda aukera zuten

 bakea ipintzekotan.

 Besteak berriz

 bideaz dabiltz

 ta egina dute amaia.

 Lili margoak

 itto zaizkigu sortzean.


inprimatu