Astelehenean etorri zaidak
Aintzineko (Iņaki)
Astelehenean etorri zaidak
Abadiņotik berria
hori niretzat bai izan dela
benetan hunkigarria.
Mikel, laguna, eten diate
bizitzaren lokarria
ta beti hitaz oroituko duk
hik maite huen herria
Hogeitazazpi urte hituen
gorputz-arimen gainean
euskaldun fina izan hintzen hi
beti lagunen artean.
Orain utzi duk bizigogoa
bideko bazter batean,
mundu honetan izan gabea
izango al duk bestean?
Amarengandik jaio izana
halere Herriarena
inork sekulan ez dik ahaztuko
munduan izan haizena.
Heure barrutik atera huen
bihotzikan haundiena
Zergatik beti hil egin benar
maitatzen ba dakiena?