inprimatu
Poztu zaite Oyarzun
Izenburua:
Poztu zaite Oyarzun
Sinadura:
Antia, Manuel A. (M. A. de A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Antia, Manuel A.

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
288-289

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Poztu zaite Oyarzun

 

Antia, Manuel A.

 

 1

 

 Poztu zaitez Oyarzun

 utzirik tristura,

 jantzi gala ederrak

 burutik oñera;

 gaur guzia izan bedi

 zugan apaiñdura,

 alaitasun ta atsegiñ,

 pestako modura.

 

 2

 

 Biderik asko dezu

 alegeratzeko,

 zure barrengo poza

 kanpora azaltzeko,

 Euskal-erri guzia

 zereganatzeko,

 seme argirotar bat

 goi goyan jartzeko.

 

 3

 

 Zorionetakoa zera

 Oyarzungo erria,

 aita Mendiburu da,

 zure seme argia,

 Jesusen Lagundiko

 onra ta gloria,

 Euskal-erri guziko

 mixio-gille aundia,

 

 4

 

 ¿Nik zer esan nezake

 erlijioso onezaz,

 animen onerako

 egin zuenezaz?

 ¿Jesusen guganako

 amorio orrezaz,

 itzetz eta itzkribuz

 argaz euskeraz?

 

 5

 

 Txit asko zor dizugu

 aita Sebastian,

 egiñ dezuganatik

 zuk gure artean;

 etzera atzeratu

 lan eta nekean,

 jayera gozo ori

 guri ar-eraztean.

 

 6

 

 Jakiundean lagunak

 ziñituen garaitu,

 gañera anima berriz

 birtutez ornitu,

 onela prestaturik

 zizuten agertu

 mixioetarako

 Jaunak zinduela autu.

 

 7

 

 ¿Nork somatu dezake

 zure kontentoa,

 sall ori zenduelako

 guziz gogokoa?

 etzan erri argi bat

 ez ezkutukoa,

 sentitu gabe zure

 atsegin Jainkoa.

 

 8

 

 Aurrera ematen zera

 oso Naparroara,

 jendeak ekartzeko

 Jaunaren legera;

 ta bera zabaltzeko

 zure nayerara,

 zoaz gero Gipuzkoa,

 bizkai ta Arabara.

 

 9

 

 Ozta Aita Mendiburuk

 erriren batean,

 misio ematen du

 Eusker-itzkuntzean,

 danok datoz eyaka

 bat bestearen leyan,

 ¡penaz betetzen dira

 uzten dituenean!

 

 10

 

 Fruta aundiak biltzea

 ez da zer miretsi,

 pensamentu santuak

 ekantz biziz jantzi,

 garbi ta leunkiro

 itzez adierazi,

 ta ala danen biotzak

 zituen irabazi.

 

 11

 

 Jesusen guganako

 amorio piña,

 orra zure sermoyen

 gai guzizko diña;

 biotzetan sartzeko

 maitazunen miña

 nekatu ziñan bai, ta,

 egiñ alegiña.

 

 12

 

 Jaungoikoaren gogoko

 lan-bide onetan

 aritu ziñan zere

 denbora onenetan;

 etziñan aspertu ez

 neke atsegabetan,

 jarraituaz ogeita

 amar urteetan.

 

 13

 

 Neke oek etziran

 alperrikan galdu

 azi onen frutua

 ez ere argaldu,

 jayera au ereinda

 izerdiaz landu,

 Euskal-erri guzian

 laister zan zabaldu.

 

 14

 

 Urte asko izan arren

 geroztikan joanak.

 oraindik badiraute

 beraren astarnak,

 Jainkoak bedeinkaturik

 zure neke-lanak,

 lur ongi prestatuan

 bota zituen zañak.

 

 15

 

 Gañera au izatez

 onenetakua,

 guretzat izan zediñ

 iraupenekua,

 liburutan daukazu

 argitaratua,

 amore miñez Jesus

 dagoela urtua.

 

 16

 

 Agortu ezin dan gaya

 esan guziarekiñ,

 agortua dirudi

 irakortzearekiñ,

 para dezuna bertan

 grazi aundiarekin,

 Euskera garbia ta

 estitsuarekiñ.

 

 17

 

 Askok uste ezpazuten

 alako gauzarik,

 Euskerak zituela

 itz aiñ egokirik,

 zure liburuai

 beiñ begiraturik,

 sinistuko dutela,

 ez dauzkat dudarik.

 

 18

 

 Eusker-itzak billatzen

 zera gañezkoa,

 elkartu ta moldatzen

 paregabekoa,

 gauzak gozoro azaltzen

 bikañenekoa,

 ¡menetan zu zaitugu

 maixu euskerazkoa!

 

 19

 

 Zeruan zauden tokitik

 begira onera,

 oitura on ta zarrak

 ta gure izaera.

 Guzia galdu degu

 ezpada Euskera,

 ¡onek ditzala ekarri

 ¡¡arren!! lengo oñera!

 

 20

 

 Euskal-erri guziak

 dauzka bere onratzat

 zuri egiten dizkitzun

 pesta ta oroitzak,

 beti agertutzeko

 esker onekotzat,

 berso txar oek ere

 ar itzatzu alatzat.

 


inprimatu