Zure begiak
Zure begiek
ene maitia
ba dute biek
dirdir eztia.
Zeruko lore
miresgarriak
izarren pare
xoragarriak.
Gazte gaztia
zira oraino
egun guzia
nago zuri so.
Zure begiek
erotzen naute
eta guziek
nahi luzkete.
Gaua delarik
mundurat jausten
Jauna zerutik
da urrikaltzen
Zure begien
goxoño hori
egon dadien
eder ta garbi.
Ene nahia
ziñez aundia
zu izaitia
nere andria.
|