inprimatu
Zur' ikusterat jiten nitzautu
Izenburua:
Zur' ikusterat jiten nitzautu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
562.zk.
Orrialdea:
4

Zur'ikusterat jiten nitzautu

 

 1

 

 -Zur'ikusterat jiten nitzautzu: nolache zira, maitea?

 Bizi luze bat desir derautzut, dohain ederrez bethea,

 Bai eta-ere denen buruan parabisuan sartzea.

 

 2

 

 - Eskerrik aski, adichkidea: ongi etorri zarela!

 Mihiko hitza bihotzak batu, zer amodio fidela!

 Orduantchetto erran nezake zure-zurea naizela...

 

 3

 

 - Churian churi, gorrian gorri, charmegarria zirade;

 Orai berean jar banindadi bi erresumaren jabe,

 Horiek oro deus ez litazke, charmegarria, zu gabe!

 

 4

 

 -Kantuan kantu, huchtuan huchtu, oi mintzoaren ederra!

 Hoin ongi mintzo, zu zira segur nik entzun dutan bakarra:

 Hola segituz badut beldurra bilduko nauzun ondarra!

 

 5

 

 - Charmegarria, ikus-ezazu kanpoan gaizki naizela

 Eskuño batez tira nezazu zure ganbera hortara

 Segeretuan nahi derautzut kondatu ene manera.

 

 6

 

 Barka zadazu, ez baderautzut hedatu nahi eskurik;

 Nik egundaino ez dut fidatu ene ganberan gizonik,

 Fidatu diren gaichoen ganik berri gaichtoak entzunik.

 

 7

 

 - Ene maitea, fida zitazke bihotza laño utzirik.

 Nik proposatzen balinbadautzut zure gogoko ez denik

 Zeruko Jaunak etzadala utz ichtaño baten bizirik!

 

 8

 

 - Dudarik ez dut kanpo hortarik leialki mintzo zarela;

 Bainan ez dakit ez zaren flako ni flako naizen bezala;

 Ez nuke nahi ene ganberan Jainkoak puni zaitzala!


inprimatu