inprimatu
Sudurra
Izenburua:
Sudurra
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
519.zk.
Orrialdea:
4

Sudurra

 

 1

 

 Martinek eskuan hartu aiotza:

 Oihanean sartu, oi negu hozta!

 Auche da gaitza,

 Martin gaichoa!

 Martin, zer makurra!

 

 2

 

 Haize, izotz, elhur, denak in ditu

 Sudurra Martini dena hormatu.

 

 3

 

 Martinek orduan aiotza hartu

 Bai eta errotik sudurra moztu.

 

 4

 

 Arbola-zilo bat baitzen kausitu

 Sudurra ziloan zuen altchatu.

 

 5

 

 Handik pastu ziren hiru serora

 Hauteman baitzuten laster sudurra.

 

 6

 

 Gaztenak bertzeri; «Ma soeur, hau zer da?»

 -Fraile kurios bati kendu sudurra!»

 

 7

 

 Serorak sakelan laster eman du,

 Erranez: «Baduke etchen enplegu!».

 

 8

 

 Makil baten puntan dezagun eman,

 Tortchoen hiltzeko baiteke charmant.

 

 9

 

 Martin aldiz hor da trichte bihotza:

 Mafrundi denean eztaike zintza.


inprimatu