inprimatu
Zu zira, zu
Izenburua:
Zu zira, zu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
357.zk.
Orrialdea:
3

Zu zira zu

 

 1

 

 Zü zira, zü, ekhiaren paria,

 Liliaren floria,

 Eta mirail ezinago garbia!

 Ikhusirik zure begitartia,

 Elizateke posible, maitia,

 Düdan pasentzia,

 Hanbat zirade lorifikagarria!

 

 2

 

 Oi Krüdela, erierazi naizü,

 Usüerari naizü,

 Ulhüpian eradükiten naizu!

 Argituren dela erraiten düzü!

 Denbora da aitzina jauaiten,

 Sekül'ez argitzen,

 Udüritzen zait naizüla abandunatzen!

 

 3

 

 Sartüz geroz behin bihotzian barna,

 Zerek dereizü pena,

 Charmagarri ezinago zirena?

 Zük diozu nik düdala ogena:

 Detzagün beraz gaizak kontsidera:

 Nik badüt ogena,

 Eginen duzü nitzaz nahi düzuna.

 

 4

 

 Oi maitea, trufatzen zira naski:

 Udüritzen tzait klarki

 Amodio ez düzüla eneki:

 -Amodio ükeitia ez da aski;

 Behar tützü bestiak oro utzi

 Bai eni jarraiki,

 Amodio perfet bat nik düket zureki!


inprimatu