inprimatu
Zitadela gora duxu
Izenburua:
Zitadela gora duxu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
876.zk.
Orrialdea:
4

Zitadela gora duxu

 

 1

 

 Zitadela gora duxu Donibane Garazin

 Etxakin zonbat soldado han gure zain dagozin!

 

 2

 

 Garaziko aire hautak bizarra pusarazten:

 Soldadoak freskatzerat usu hirirat jausten.

 

 3

 

 Guzien bizar-egile neska bat, Janamari:

 Presuna seriosa zela entzun dixit orori.

 

 4

 

 Kapitain bat sartu duxu barbersaren botigan:

 - Anderia, nahi nuke jarri horgo kadiran.

 

 5

 

 - Bizarra ala ilhea, zer behar dut edeki?

 - Egun bizarra aski dut, egidazu polliki.

 

 6

 

 Kapitain jarri duxu bisaiaz mirailari:

 Hari so, nabala pasten horra hor Janamari.

 

 7

 

 Matela salboinaturik kapitain gazteari,

 Karra-karra hasi duxu bere nabal-lanari.

 

 8

 

 Bet-betan ikara batek hartua du barbersa:

 Bisaia zuri-zuria, ageri du ez ontsa!

 

 9

 

 Ez daki neska gaixoak begiak nora makur:

 - Zer zira bu, anderia, ene galoinen beldur?

 

 10

 

 - Ez, Jauna, ez nuzu beldur soldadoen galoinen,

 Are gutiago segur kapitain prestu baten.

 

 11

 

 Ez duzu bada iduri hanbat zuhauren jabe:

 Ez da nihor holakatzen deus arrazoinik gabe!

 

 12

 

 - Arrazoinak batuzketxu erraiten ez direnak;

 Othoi barka dezadala ene jaun kapitaink.

 

 13

 

 - Zer nuzu ala, gaixoa, ni poxiño bat maite?

 - Poxiño hori zonbat den aise aitor ez daite.

 

 14

 

 - Haurra, nahi zindukeia enekilan ezkondu?

 - Zendako ez zuk enekin hala nahi bazindu?

 

 15

 

 Bizarra hortan utzirik, elgar aditu zuten

 Lukuzerat ezkontzeko biak lehen bai lehen.

 

 16

 

 Kapitainak hartu zuen Janamari zaldian:

 Lukuzen egin dukete bizi on jauregian.

 

 17

 

 Zidadelan daudenentzat, neskatxetan segurik,

 Ez da bizar egilerik Janamariz geroztik.

 

 18

 

 Lukuztarrak zonbeit bertsu baitzituen merezi,

 Kantu huntan orhoitzeko baditu hemezortzi.


inprimatu