Zertarako oyekiñ ezkontzen zerate?
1
Euzkal-erriko neskatxatxoak
esnatu zaitezte ¡arren!
zerea gatikan gaitz pegakorra
dabilkizuten ondoren
egin, egin "gurutze"
orabat "Aitaren"
plaga orren ekaitza
galdu dedin errien
zergatikan kaltea
aundiya dakarren
sartu ezkeros tandik
etxien barrenen.
2
Errañubaren gisan dabiltza
beti zuen ondorian
gauza on franko badukatela
mingaiñ gozoen gañian.
-Mi padre gobernador,
mi tio Alkate,
mis hermanas Maestras,
conmigo casate.
¡Ay mirabe gaztiak!
erantzun nazute
zertarako oyekiñ
ezkontzen zerate.
3
Lo menos tengo cien miillones
ori diru jakiñian
y los billetes del banco... cojo
gañezka berriz kofrian
tengo pueblos enteros
Malaga aldian
tengo dos mil molinos
gau ta egun lanian
tengo un gran piano
bizkarren gañian:
porque alli dormia.
lastozko oyian.
4
Tenemos viñas, tenemos trigo.
tenemos... tanto aceite
tenemos nada eskondutzian
beti gertatzen zerate
onak badiradela
¿esaten dezute?
bi milletatikan bat
atera zazute
infernutik zerura
sartzen dituzute
egin eskerostandik
oriyen emaste
5
Ezkondu eta... ondorenean
dira komedi... politak
gaixo daudela lanerako ta
azaltzen dirade tranpak
gizona etxian ta
andria fabrikan
gurasoak errietan
beste aldetikan
"biraldu zan senarra
azkar exetikan
aurten bat izan baño
lenago tandikan.
6
E.-Mi muy querido ¡Ay mi marido
¡qué malas noticias hay!
porque vosotros alperkerian
dézubelako bizi nai
desde mañana asi
bearko lanian
quiskurtzen egon bage
subaren surrian
atzo sukaldeturik
eltzien gañian
cantando seguidillas
tripa betetzian.
7
S.-Siempre me llaman Prisco Veneno
al mismo tiempo soy liberal
soy mano negra y socialista
soy monarquico y federal
el dia que me llegue
capitan General
con estos sagarduos
no voy a tolerar
porque siempre me dicen
que vaya a trabajar
¿que mayor honra en mi
que ser gran olgazan?
8
E.-Con tus mentiras con tus garbanzos
cansos nos tienes aspaldi
si eres liberal y eres federal
todas las farsas para ti
aqui es necesario
trabajar, trabajar
con las fabulas la tripa
no se puede llenar
el padre a palizas
hoy te va a matar
hasta que te entierren
no vas a descansar.
9
S.-Nadie a mi a palos me mata
porque soy valentia,
tengo en Sevilla una ganbara
gizonen larruz betia.
Hice robos y muertes
Utrera aldian,
estuve en presidio
ogeibat urtian,
prefiero por la honra
morirme katian
tokando mi piano
ta ez asi lanian.
10
E.-¡Aita etorri bedi aguro
makil aundi bat artu ta
zerengatikan alper txar onek
narabilkiyen joka.
S.-Callate Sagardua,
kallate la boka,
no grites guretarrak
bide gabe jota.
E.-¡Aita azkar etorri
iya ito nau ta.
S.-Habla en cristiano
¿Por qué fuiste tonta?
11
E.-¡Ai Jaungoikua! ausen da ausen
ausen da bizi modua,
¡Oy! ¡oy! Aitazxo ¿ez aldu entzun
biotz nereko ojuba?
A.-Bai, bai, aditu diña!
or naun or aguro.
¡Ah! ¡ah! zer nolakuak
dizkaten emango
ez diñ ez etxe opta
bearrik egingo
bat, bi, iru, lau esanta ta
zionat ekingo.
12
S.-Vaya qué padre tan embustero,
vaya qué padre tan bribón.
E.-¡Aita! labana artu du eta
obedu pikan egon.
S.-Venga usted cuanto antes,
venga usted, mal suegro,
soy capaz de llamarle
lerdo mas que lerdo,
en figura de estatua
aqui le espero,
me voy a hacer un héroe
si no tengo miedo.
13
A.-Zer esaten dek, mutur zikiña,
zer esaten dek ordea?
Ara nun dedan i zapaltzeko
labanan baña obea
kis kas, kis kas, kis kas,
iretzako seyak,
da da da da da da
oraiñ amabiyak,
dan, jodek ordu bata,
bun, bun, ordu biyak,
orlako erlojurik
etzaukak erriyak.
14
S.-Tras del placer vienen las penas
¡oh suegro! perdón, perdón.
A.-No, no, tómalos a buena cuenta,
y aprende quién es el bribón
S.-Queridisimo padre
qué dia tan fatal
los huesos el entierro
me empiezan a cantar
usted si que es un héroe
y también inmortal
cuantas me tiene dadas
saque usted el total.
15
A.-Aira nai uke denbora ontan
aitak alperrik galtzia
artzen ditunak egokigodek
totala ateratzia
zirt zart, zirt zart, zirt zart.
ortikan kalera,
din dan, din dan, din dan,
segizak aurrera
S.-Usted quiere mandarme
Ebros auntz aldera?
A.-Bai, bai, piano ori
afinatutzera.
16
Pasa diagu Bitoriya ta
denboraz gaitu Mirandan
ire lagunak entzun ditzaten
jotzera niak din din dan,
joan ari emendikan
a tu tierrara
ez ago etorririk
geyago onera
¡or, or! izan dedilla
zuen akabera.
erdaldunak erdaldun,
euskaldunak euskera.