inprimatu
Zeri buruz?
Izenburua:
Zeri buruz?
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
65.zk.
Orrialdea:
3

Zeri buruz?

 

 

 Lur tharrok bat hartuik bere eskietan,

 Jaun Goikuak gizona egin zin holetan:

 Bere hatsaz phizturik errege lur huntan

 Ezari zin gizona, hun izatekotan,

 Zer den hatchtokeria ez ikhastekotan.

 

 Lurrek orhantcha hari, elderra

 Nahassi zatekila, badut nik beldurra:

 Hortarik du gizonak gaizkilak' aiherra,

 Chenda chuchen, utzirik khaussitzen malurra!

 

 Chumichtaren indarra deiku menpekotu,

 Bere ahulezia haundizki azkartu,

 Zelu itchasso, lurrak, thaik gabe ikhertu:

 Tresna izigarriak dereizku asmatu,

 Uduriz beharretan Jinkua bardintu!

 

 Et'orai beha gaude, oro harriturik,

 Gure azken eguna denez huillanturik,

 Ezi gizonak badu eskietaturik,

 Tresna bat deitzen dena «la bombe atomik»:

 Hobe zukin, nik uste, hori gab'egonik!

 

 Gizonaren goguan dira gudukatzen

 Untsa eta gaizkia aldika naussitzen

 Azkeneko soiari ginen egun lotzen,

 Zita dazut bai eni zine uduritzen...:

 Untsaren datekila, eztut ez etsitzen!


inprimatu