Zazpi uso
1
- Zazpi tao badoatzi hanalau hegalez
Beren arraizuiak atxeman beharrez;
Kanpoan hiltzera noa, maitea, zure minez:
Borta idek-ezazu Jinkoaren amorez.
2
- Zenbat ere baitakik ederki mintzatzen,
Ez nauk hik uste bezain errexa tronpatzen:
Egiaz mintzatzeko derauiat erraiten
Jin haizen bide beraz etxerat joan hadien.
3
- Ene maite pollita, buruan zer duzu?
Gau ta eguna bezain sanjakor zira zu.
Nihon promes emanik zuk balinbaduzu,
Aintzin-gibeletara guardia emazu!
4
Maitia, ez dautazuia plazer bat in nahi,
Gauņo bat zure ganat ni ekar-arazi?
Nere pena-doloren erraitea zuri,
Hoi bera aski laike ni kontsolagarri!
5
- Maitea, nik banuke aski borondate,
Horrenbertze penarik zuri eman gabe:
Bainan gure etchian sendi bazintzate,
Sekulakoak heiekin eginak zintuzke!
6
Maitia, jiten bazira gauerdi heineko,
Zerbaiten egitera naiz entseatuko:
Ordukotz etxekoak dire lotarako;
Poleietan bederen zaitut tiratuko.
7
Xilharrek egin dautzu laburzki bisita,
Xenilla urheria lephotik jauzika.
Horrek utzi derautzu present bat pollita
Kontsolaturen zira hura ikusi-ta.